Eu

Euskadik Katalunian duen turismo-eskaintza sustatuko du

2017.eko apirilak 19

Turismoko zuzendaria, Maider Etxebarria, eta Basquetourren zuzendaria, Harkaitz Millán, ostiralean hasiko den Bartzelonako BTravel azokara joango dira.

Euskadik edukiko duen stand-ak  jarduera anitz izango ditu.

Kataluniako merkatua Euskadira etortzen diren turista guztien % 9,3 da. 2016an gaua eman zuten 278.643 katalanek bisitatu gintuzten.

Kataluniako merkatua, tradizionalki, euskal turismoarentzat garrantzitsuenetariko bat da eta Euskadik izaten dituen bisitari guztien % 9,3 da. 2016an  278.643 sarrera egon ziren, aurreko urtean baino % 8,8 gehiago eta 596.570 ostatu-gau, %10 gehiago.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila ostiraletik 23ra arte Bartzelonako eta inguruetako bisitari asko erakarriko duen  BTravel azokara joango da.

Maider Etxebarriak adierazi duenez, asteburu honetan Euskadik duen stand-ak merkatu honetarako interesgarrienak izan daitezkeen baliabideen eta nobedadeen inguruko informazioa eskainiko du. Bere esanetan “Merkatu honek  gure helmuga oso ondo ezagutzen du, asko eta asko behin baino gehiagotan bisitatu baikaituzte eta eskaintzaren hain ezaguna ez den, baina oso erakargarria den alde horretan interesa adierazten baitute”

Bestalde, Harkaitz Millánek adierazi duenez “Stand-a iraganeko urtarrilean Fiturren, Madrilen, erabilitakoaren egokitzapena da eta corten altzairua, burdina eta harria zein esperientzian oinarritutako turismoa eta hiru hiriburuetan  iradokitako grafikoa batzen ditu”. Aurrekoaz gain, stand-ak Euskadiri, gastronomiari, Arabako Errioxari, hiru hiriguneei, Euskal Kostaldeari, eta Euskal Mendiei eta Haranei buruzko  zenbait informazio-gune izango ditu.

Eskaintzaren gaineko informazioaz gain, espazio horrek era askotako jarduerak izango ditu, esate baterako, txakolin-, sagardo-, Arabako Errioxako ardo- eta gazta-dastatzea, eta txalaparta eta txistu erakustaldiak. Aurreko ekitaldiak oso erakargarriak dira Kataluniako publikoarentzat Euskadira etortzeko arrazoiak ikusita; % 23 hiriak bisitatzeko, beste % 23 enogastronomiagatik, %15 kultura eta ekitaldiengatik, %12 natura eta turismo aktiboagatik, %12 Touring egiteko eta %10 kostaldeko turismoa egiteagatik.

Kataluniako turistaren batez besteko egonaldia 3,7 egunekoa da eta gehienetan hoteletan hartzen dute ostatu (% 82), %11 landetxeetan eta % 7 kanpinetan.

Euskadi bisitatzen duten Katalanen % 87k, oso modu positiboan baloratzen du  helmuga turistikoa eta fidelizazio-tasa handienetariko bat duen merkatua da, Madrilen, auzoko erkidegoen eta barruko turismoaren atzetik. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Basquetour_eus
    2017.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    8.000 sari eta deskontu berezi Bartzelonako B travel azokan. Euskadi ere bertan izango da, erakustoki eta guzti. ➝ https://t.co/gWNrXKTxM6

  • @Basquetour_eus
    2017.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Hasta 8.000 premios este fin de semana en la feria B Travel en Barcelona. Euskadi estará allí con stand propio. ➝ https://t.co/Irs60kcMJ7

  • @mirenarantza
    2017.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi-k #Katalunia-n duen turismo-eskaintza sustatuko du BTravel azokan ostiraletik 23ra arte ➡ https://t.co/YetsgI8Uj1 http…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak