Eu

Lanbide´ren enplegu-bulegoetan arreta jaso duten 10 pertsonatik 8k adierazi dute zerbitzuekin pozik daudela

2017.eko apirilak 17

 

  • Artatutako pertsonen %55ek, bertara joan edo zerbitzuak hasi aurretik uste zutena baino hobeak izan direla jasotako zerbitzuak uste dute
  • Elkarrizketatu diren pertsonen %64k uste dute enplegu-zerbitzura jotzea baliagarria izan daitekeela enplegua lortzeari edo merkatu orokorrean aukerak hobetzeari begira

Vitoria-Gasteiz, 2017/04/17

Ikerketa berri batek adierazi duenez, 2016an Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzura jo duten 1.900 pertsonen artean asebetetze-maila altua izan da; izan ere, %83k adierazi dute jasotako zerbitzuekin pozik daudela. Batez besteko asebetetze orokorra 6,73 puntukoa da 10eko topearekin -6,86koa emakumeen artean, eta 6,61ekoa gizonen artean-. Gainera, 10etik 9k gomendatuko lituzkete enplegu-zerbitzuetan jasotako zerbitzuak.

 

Erdia baino gehiagok, artatutako pertsonen %55ek, bertara joan edo zerbitzuak hasi aurretik uste zutena baino hobeak izan direla jasotako zerbitzuak uste dute, eta % 19k bakarrik uste dute ez direla hasierako itxaropenak bete.

 

Nabarmentzekoa da, baita ere, elkarrizketatu diren pertsonen %64k uste dutela baliagarria izan daitekeela, enplegua lortzeari edo merkatu orokorrean aukerak hobetzeari begira, enplegu-zerbitzura jotzea. Eta, zehazkiago, erabilgarritasun handikotzat jo du zerbitzua heren batek.

 

Bestetik, nabarmendu dezakegu %57k uste dutela Lanbidek emandako arreta hobea izan dela beste Administrazio Publiko batzuek emandakoa baino; % 31k antzeko balorazioa eman die. Azkenik, arreta eman dien langileei eman zaien batez besteko puntuatzea azpimarra dezakegu, 8,04 puntukoa izan baita (10etik).

 

1.900 iritzi

2016an Lanbideren enplegu-bulegoetan zerbitzuak jaso zituzten 1.900 pertsona inguruk lagundu dute, webeko galdera-sorta betez. Posta elektronikoz bidali zen galdera-sorta, enplegu-zerbitzuaren inguruan duten iritzia eta balorazioa lehen eskutik ezagutu, eta beren beharren eta nahien gaineko ikuspegi orokorra edukitzeko xedez.

 

Lanbideko Kabinete Teknikoak irailean abiarazi zuen eskaria aztertzeko eta asebetetze-maila neurtzeko programa orokorra, enplegu-eskatzaileek ematen diren zerbitzuen gainean duten balorazioa ezagutzeko xedez, eta, horrela, zerbitzu horien kalitatea hobetu ahal izateko xedez

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JLMAYOZ
    2017.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    8 de cada 10 personas atendidas en las oficinas de Lanbide en 2016 satisfechas con los servicios recibidos. https://t.co/YXYq0aaxkc

  • @lanbideejgv
    2017.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    Lanbideren enplegu-bulegoetan arreta jaso duten 10 pertsonatik 8k adierazi dute zerbitzuekin pozik daudela https://t.co/79NepBKd3K @Irekia

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak