Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak “giza duintasunarekiko errespetua” nabarmendu du Auschwitzen eta Gernikan gertatutakoaren irakaspen nagusitzat

2017.eko apirilak 19
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Euskal ordezkaritza euskal eta poloniar gazteekin elkartu da Oświęcim herrian
  • Lehendakariak eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak lore eskaintza egin dute Auschwitzeko Kontzentrazio Esparruan.

Bidaia ofizialeko lehenengo egunean, Lehendakaria Gernika eta Auschwitzen inguruko nazioarteko topaketa batean izan da euskal eta poloniar gazteekin, Oświęcim herriko kultur unean. Ekitaldiak balio izan du bi herrietan gertatutakoa oroitu, giza duintasunaren errespetuaren irakaspena nabarmendu eta bakezko eta elkarrekin balioetan oinarritutako etorkizuna opatzeko.

Lehendakariak bidaide izan ditu Jonan Fernández Bake eta Bizikidetzarako Idazkari Nagusia, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako Idazkaria eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, askotariko batzar taldeetako ordezkariz lagunduta. Europako Tradizio eta Kulturaren Aldeko Elkarteak (ATPCEk) antolatutako topaketan, 500 euskal eta poloniar gazte inguruk parte hartu dute. Aurretik, euskal ordezkaritzak Auschwitz I eta Auschwitz-Birkenau kontzentrazio esparruak bisitatu ditu, eta bertan lore eskaintza egin du.

Iragana eta etorkizuna

Lehendakariak hitza hartu eta nabarmendu du euskal eta poloniar gazteriaren topaketak “iraganaren irakaspenaren bidez, elkarrekin etorkizun hobearen esperantza izatea” adierazten duela. Ideia hori gogoan, Lehendakariak aditzera eman du iraganak batzen dituela Auschwitz eta Gernika, sufrimenduak eta injustiziak uztartzen baititu. “Ideia batzuk, egitasmo bat edo helburu bat jarri ziren pertsonen duintasunaren gainetik”, azaldu du Lehendakariak. Helburu bat lortzeko “dena da zilegi” goiburua izan zuten. Era horretan, “giza eskubideen urraketa, indarkeria, terrorismoa edo gerra” zilegi bihurtzen amaitzen da gehitu du Lehendakariak.

Lehendakariak nabarmendu duenez, hau da une honetako irakaspen baliotsuena: “inoiz ez berriz”. “giza duintasunaren errespetua balio gorena da” eta, horietatik, giza eskubideak eratortzen dira, Urkulluk segurtatu duenez. Gazteriaren ekitaldi honetako partaidetzak esan nahi du Gernika eta Auschwitz etorkizun hobe baten esperantzaren ikur ere badirela.

Topaketan, Lehendakariak ez ezik, Oświęcimeko alkateak, Janusz Chwierut-ek, hartu du hitza, baita APTCEko presidente Enrique Villamorrek ere, erakunde horrek antolatu baitu ekitaldia. Euskal eta poloniar gazteek abesti bana kantatu dituzte, eta Auschwitz-Birkenautik bizirik ateratako Bogdan Bartnikowskiren lekukotza entzun ahal izan dute, baita Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidente Juan Bautista Mendizabalen hitza ere. Berak azken 80 urtean Euskadin eta, bereziki, Gernikan bizitako gertaerak kontatu ditu.

Auschwitzeko lore eskaintza

Gazte topaketaren aurretik, euskal ordezkaritzak, Lehendakaria buru zuela, Auschwitz-Birkenau Museoa bisitatu du, bere baitan bi kontzentrazio esparruak hartzen dituena: Auschwitz I eta Auschwitz II-Birkenau. 1979an, lursail hau Unescoren Gizateriaren Ondarearen zerrendan sartu zuten.

“Deuseztatze”ko proben 4. Blokea; gauza pertsonalak (maletak, betaurrekoak, gutunak…) biltzen dituen 5. Blokea; “zainketen” 7.a eta “heriotzaren” 11. Blokea bisitatu ondoren, poloniar preso politikoen erailketak izaten ziren gunera hurbildu da euskal ordezkaritza, “Heriotzaren Hormara” alegia.

Bertan, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otaduik bi lore eskaintza egin dituzte biktimen oroitzapenean. Euskal ordezkaritzak minutuko isilunea egin du errespetuaren seinale.

Ondoren, Auschwitz II-Birkenau Deuseztatze Esparrua bisitatu dute (175 hektarea), 1941ean eraikia: bertan altxa zituzten Europa okupatuko deuseztatze masiborako instalazio handienak: naziek esparrura deportatutako judu gehienak erailtzeko baliatutako gas ganberak.

Auschwitzeko museoko datuen arabera (“gutxienez”) Europako bazter guztietatik deportatutako 1,3 milioi pertsona (juduak, ijitoak, poloniarrak…) pasa ziren kontzentrazio esparru hauetatik. 200.000 pertsonak biziraun ahal izan zuten eta, beraz, presoen % 80 erail egin zituzten, gehienak juduak (1 milioi).

 

(Iturria: www.auschwitz.org)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PresenciaVasca
    2017.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    La delegación vasca participa en un encuentro de jóvenes vascos y polacos en la localidad de Oświęcim https://t.co/aEnJN3hvrX

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Otadui, Joseba Gezuraga, Josu Montalban, Elsa Pamparacuatro, Enrique Villamor, Juan Bautista Mendizabal