Eu

Kultura Ondarea Sariak inoiz baino bideo gehiago jaso ditu: 157 guztira

2017.eko apirilak 12

Kultura Ondarea Sariaren hirugarren edizioan eskolek zein ikasleek izan duten parte-hartzeak emaitza oso onak eman ditu ekimenaren sustatzaile diren Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Hezkuntza Sailaren arabera. Sarirako bideoak aurkezteko epea iragan ostiralean amaitu zen, apirilak 7, eta ikusi ahal izan denez, partaidetzak igoera esanguratsua izan du. 157 bideo aurkeztu dira guztira, iaz baino 65 gehiago eta 2015en baino 96 gehiago. Erakundeetako ordezkariak eta adituak uztartuko dituen epaimahaiak irabazleak aukeratuko ditu datorren maiatzaren 12an.

Aurkeztutako bideoek %67ko igoera izan dutenez aurreko edizioarekin alderatuta, ekimen honek erabat finkatuta dagoela agerian utzi du bere hirugarren edizioan. Ekimenaren xedea da euskal kultura ondarea hedatzea eta, horretarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako, Batxilergoko 1. mailako eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehen mailako ikasleek egindako bideoak sarituko dira. Aurkeztutako bideoek izan duten gorakadaz gain, parte hartu duten eskolen kopuruak ere gora egiten segitzen du, apurka-apurka: 26 eskola izan ziren 2015en, 32 iaz eta 36 eskola aurten.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak balioa eman dio ekimenari, bai eta hiru urte hauetan izan duen bilakaera bikainari ere: “Proiektu erraz eta erakargarri baten bidez, ikasleekin bat egitea lortu egin da, nabaria baita ederki hartu dutela ekimena. Talde-lanaren eta ezagunak dituzten ikus-entzunezkoen arloko tekniken bidez euskal kultura ondarera gertura daitezen lortu dugu, eta hori oso garrantzitsua da”.

Izan ere, ekimenak zera eskatzen die parte hartzen duten taldeei: kultura ondareari -materiala zein immateriala- loturiko gai baten inguruan duten ikuspegia azaltzea 3 eta 10 minutu bitarteko bideo baten bitartez. Ondare kontzeptua bere zentzu zabalenean hartzen du proiektuak, eta ikasle partaideek gai zehatz baten inguruko beren berezko kontaketa sortu behar dute ikus-entzunezko arloko teknikak erabiliz, taldean lan eginaz eta ikuspegi berritzaile bat aplikatuz.

Hiru bideo hoberenak egin dituzten taldetako kideek -tutorea barne- jasoko duten saria ondokoa da: kultura bisita bat Irlandara, ekainaren 28a eta uztailaren 5a bitartean. Herrialde hartako lekurik esanguratsuenak eta kultura-adierazpen garrantzitsuenak Paddy Woodworth kazetari eta idazle ospetsuaren eskutik ezagutu ahal izango dituzte.

Datorren maiatzaren 12an balorazio batzordea Lakuan bilduko da hiru lanik hoberenak hautatzeko, hau da, hirugarren edizio honetako hiru talde irabazleak. Batzorde horretan, erakundetako ordezkariez gain, adituak ere izango dira.

Presidentea:
- Imanol Agote Alberro, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria.


Epaimahaikideak:

  • Paco Etxeberria Gabilondo, Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea.
  • Lucia Torrealday Berrueco, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.
  • Agustin Azkarate Garai-Olaun, UPV/EHUko Arkeologian katedraduna.
  • Maite Iturbe Mendialdua, EiTBko zuzendari nagusia.
  • Amaia Goikoetxea Marques, Kultura Ondarearen teknikaria.

Ekimenak blog bat badu: http://kulturaondareasaria.blog.euskadi.eus/

2017

       

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Guztira

Bideoak

8

87

56

157

Ikastegiak

4

18

14

36

         

 

2016

       

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Guztira

Bideoak

19

66

7

92

Ikastegiak

7

19

6

32

         

2015

       

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Guztira

Bideoak

17

37

7

61

Ikastegiak

6

15

5

26

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ZupiriaB
    2017.eko apirilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #KulturaOndareaSaria-k inoiz baino bideo gehiago jaso ditu: 152, iaz baino %65 gehiago ➡ https://t.co/4WukEKfEGh

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak