
0
Artolazabal´ek eta Balluerka´k unibertsitate-prestakuntza partekatua eta euskal ikasleen lan-munduratzea aztertu dituzte
Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Nekane Balluerkak, gaur goizean, hainbat gai aztertu dituzte lan-munduan UPV/EHUko ikasleen praktikekin eta prestakuntza partekatuarekin, enplegu-zentroekin, arazoak dituzten ikasleak lan-munduratzerekin eta unibertsitatera sartzearekin lotuta; halaber, ikasketak amaitu dituztenen balantzeak eta txostenak aztertu dituzte. Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egin den bileran Consuelo Ruiz erretoreordea, UPV/EHUko gerente Lore Bilbao, Enpleguko eta Gazteriako sailburuorde Marcos Muro eta Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia ere egon dira.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan