
Cristina Uriarte Sailburua Hirukiderekin bildu da
Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburua Hirukiderekin batu da gaur goizean, kide ugariko familien elkarteetako Euskadiko federazioarekin. Hirukide ordezkatuz, zuzendaria den Natalia Diez-Caballerok hartu du parte bileran.
Hezkuntza sailetik, Olatz Garamendi Administrazio eta zerbitzuetako sailburuordeak eta Jose Ignacio Bañuelos Kabinete zuzendariak ere izan dira.
Legealdi honetan izan duten lehenengo bilera izan da, eta bertan bai Hirukidek eta baita Hezkuntza Sailak, federazioak ordezkatzen dituen familiek dituzten kezkak aztertu dituzte. Aurrerantzean ere landu beharreko gaiak, beti ere lankidetza bultzatuz.
-
2017-04-12
Comentario de Twitter:
Cristina Uriarte Sailburua Hirukiderekin bildu da ➡ https://t.co/Bll8tHiWl6 https://t.co/qxrnUiD1Uo