Berriak Lehendakaritza
Eu

Memoria Plaza Gernikara iritsiko da herria bonbardatu zuteneko 80. urtemugan

2017.eko apirilak 20
  •  Erakusketa ikusgai egongo da apirilaren 22tik 27ra Pasealekuan 

GOGORA Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok Memoriaren Plaza erakusketa ibiltaria Gernika-Lumon bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta antolatu diren ekitaldien artean egongo dela jakinarazi du. Urteurren hau dela eta izango diren ekitaldiak Gernika-Lumoko alkate José Mª Gorroño eta Gernika Gogoratuz zentroaren arduradunek aurkeztu dituzte.

Herritarrek parte hartzeko iaz martxan jarritako proiektu bat da; helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz. Erakusketa Gernika-Lumoko Pasalekuan egongo da apirilaren 22tik 27era.

 HELBURUAK

Lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuaren fase ibiltariak:

-        Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.

-        Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.

-        Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.

-        Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea. 

PROGRAMA GERNIKA-LUMON

Memoriaren Plazaren  programa:

  • Apirilaren 25ean.18:30ean: Gernikako bonbardaketaren 80. urteurreneko oroimen ekitaldia. Ekitaldia emankizun artistiko batekin hasiko da.
  • Apirilaren 27an.19:00etan: Kirmen Uribe: "Elkarrekin esnatzeko ordua" eleberriaren  aurkezpena.

Beste herri batzuetan egin den moduan Gerkika-Lumoko Memoria Plazak hezkuntza tailerrak antolatuko ditu goizetan DBH4ko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. Helburua da esperientzia esanguratsua eskaintzea Memoria eraikitzeko giltzarriak ezagut ditzaten laguntzeko eta gogoeta kritikoa egin dezaten errazteko. 

ERAKUSKETAGUNEA

 Honako gune hauek izango ditu:

-        Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.

-        Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.

-        Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.

-        Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua horma irudian idatzi ahalko dute. 

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK

Gogora Institutuak urte honen hasieran hasi zan testigantza hauek ezagutarazten eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzen. Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen , Arrasaten Getxon  eta Lasarte-Orian egon da. 

Beste udalerrietako esperientziak eskuragarri daude hurrengo estekan: https://goo.gl/DR8Y4i

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak