Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin die ETAren biktimak izandako ertzainei, Arkauten

2010.eko azaroak 10

Lehendakariak ekitaldi honetan parte hartu du, Ajuria Enean eta Eusko Legebiltzarrean izandako terrorismoaren biktimen aldeko omenaldira joan eta gero 

Lehendakariak amesgaiztoarekin amaitzeko lanean jarraitzearen alde agertu da eta  terrorearen propagandarentzako espazioak galaraztea eskatu du , baita ere, bortizkeriari zilegitasuna kentzea inbertsio onena dela herritar guztientzako esan du.

Patxi López lehendakaria izan da buru ETA erakunde terroristaren biktimak izan ziren ertzainei egindako omenaldian. Arkauten egin da omenaldia, Memoriaren Egunean. Ekitaldiaren bidez, omenaldia egin zaie "Euskadin askatasunaren eta demokraziaren alde bizia eman zutenei; izan ere, eginkizun gorena betetzegatik, hau da, euskal gizartea bere etsaietatik babesteagatik hil zituzten gazte horiek", esan du.

Ekitaldian zehar, lehendakariak aitortu du oraindik "ez dugu askatasun osoa euskal herritarrentzat", eta, horregatik, hauxe egin behar dela uste du: "lanean jarraitzea amesgaiztoarekin amaitzeko, terrorearen propagandarentzako espazioak galaraztea eta, baita ere, bortizkeriari zilegitasuna kentzea inbertsio onena dela herritar guztientzako elkarbizitzarako etorkizun bidezko eta iraunkorra bermatzeko esaten jarraitzea".

Lehendakariak banan-banan aipatu ditu ETAk eraildako 15 ertzainak "biziaren balio indibidualaren ikur gisa". Patxi López lehendakariaren hitzetan, "15 bizitza dira, izen-abizenak dituztenak, 15 bizitza-proiektu, errotik moztu zirenak, eta, memoria egitean, hil zituztelako arrazoia ekartzen digute gogora", eta gaineratu du, haiei esker, "libreagoak gara, baina ez dugu inoiz ahaztu behar ordaindutako prezioa, eta zuei guztiei eskatzen dizuegu zuen egin dezazuela euren memoria, harrotasunez, eta gure askatasunaren zaindariak izaten jarrai dezazuela".

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari