Eu

Beatriz Artolazabal:“Euskadiko arlo soziosanitarioan arretaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetu dira pertsona ardatz bihurtzean”

2017.eko apirilak 12
  • Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren bilera

 Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilak 12

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal izan da gaur Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak  Gasteizen egin duen bileraren buru. Bileran aurkeztu den ebaluazio-txostenean egiaztatzen da euskal erakundeek arreta soziosanitarioaren esparruan hiru urte hauetan garatu dituzten lerro estrategikoek eragin positiboa izan dutela.

 

Txostenaren arabera, euskal erakunde guztien jarduera koordinatuak izan du bere eragina esparru honetan, eta, batetik, benetako mugarriak lortu dira legegintzan, besteak beste, Gizarte Zerbitzuen Legeko zerbitzuen zerrenda eta Arreta Goiztiarrari buruzko Dekretua onartu baitira, eta, bestetik, antolakuntzaren eta gobernantzaren arloan hainbat ekimen abiarazi zira, eta, esate baterako, Erakunde Soziosanitario Integratuei (ESI) eta horien eraginpeko udalerriei atxikitako batzorde soziosanitarioak sortu dira osasunaren eta gizartearen arloko eragileekin.  

 

Eragin hori agerikoa dela egiaztatzen du arreta soziosanitarioak osasunaren eta gizartearen arloko arreta-taldeen organigraman eta egunerokotasunean duen presentziak, besteak beste, proiektu sistemikoei esker, eta horietako bat da Euskadiko 70 udalerritako osasun-zentroetan eta oinarrizko gizarte-zerbitzuetan ezarri den RAI-CA tresna.   

 

Artolazabal sailburuak gogoratu duenez, eta “dokumentuan bertan jaso den moduan, oraindik ere bide luzea geratzen da egiteko, eta ez erakundeen eta arretaren esparruan bakarrik, baita herritarrek parte-hartze aktiboa eta arduratsua izatearen ikuspegitik ere”.

 

Ebaluazioaren arabera, nabarmen egin da aurrera hiru urte hauetan ikuspegi soziosanitario estrategikoaren heldutasunean. Alde horretatik, garrantzi handiko hainbat proiektu, hala nola, zerbitzu eta prestazio soziosanitarioen zerrenda, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren dekretua eta finantziazio egonkorra eta behar bestekoa lortzea, etengabe joan dira egokitzen, errealitatera zehatzago doitutako eta etorkizunera begira arrakastatsuagoak izateko proposamen berriak eragin ahal izateko.    

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gorabide
    2017.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    La consejera Artolazabal valora la apuesta por situar a la persona como eje central del espacio sociosanitario vasco https://t.co/xKZWPy78bL

  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko apirilak 12

    Comentario de Twitter:
    Gaur goizean "Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren" bilera egin da
    🔗https://t.co/MKsAnzSJp8 🔗 https://t.co/yubORu9HoU

Ekitaldiko kargudunak