Eu

Urumearen eskuin ertzeko pasabidea ireki da, oinezkoentzat, Martutenen

2017.eko apirilak 12

URAk gaur ireki du, Martutenen, Urumea ibaiaren eskuin ertzeko oinezkoentzako pasabidea, ibaiaren ibilguaren paraleloan doana. Pasabide berri horrek ahalbidetuko du oinez egin ahal izatea Añarbeko Uren horniketa hoditeriatik Martuteneko zubira doan kilometro bateko tartea; eta, era berean, auzoko populazioa ibaira hurbiltzeko baliagarria izango da.

Pasabidea Urumearen hobekuntza hidraulikorako egindako lanen harira sortutako eremuan egin da, kasik ibaiaren ibilbidea jarraituz. Hobekuntza hidraulikorako lan horiek populazioa uholdeetatik babestea dute xede, eta horretarako bideratze lanak egin dira emari handiei eusteko ahalmena lortzeko, 7,5 mnm kotara heldu daitezkeenak. 

Ekintza horiekin batera, era berean, ibaia herritarrei hurbiltzeko ahalegina egin da, era xamurrenean elkartu ahal izateko auzoa babesteko ertzek hartzen duten kota eta normalean Urumeak auzoan hartzen duen mailaren kotaren arteko tartea. Horretarako, eskuin ertzean eskailera itxurako harmaila egokitu egin da pasabidetik ibaira hurbiltzea ahalbidetzen duena; eta, ezker ertzean, arrapala ireki da ontzi txikiak sartu ahal izateko. 

Martutenen, Urumearen uholdeetatik babesteko lanen barruan honako ekintza hauek burutu dira: alde batetik, ibaia 850 metrotan zehar bideratu da, donostiako auzo horretan 500 urteko errepikatze-denborako ur-goraldiak eutsi ahal izateko; bestetik, El Pilarreko oinezkoentzako pasabidea eta Martuteneko zubia ordezkatu egin dira. Horien bitartez segurtasun maila nabarmen handitu egin da aurreko egoerarekin alderatuta. URAk konpromiso irmoa hartzen du bigarren fasea ahal bezain laster hasteko. Ekintzak horien guztien aurrekontua 19 milioi dira eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) finantziazioa jasotzen du. 

Hala ere zero arriskua existitzen ez dela kontuan izanda, lehentasuna duen erronka da kalteberak izan daitezkeen erabilera berriak lurraldeko ibaien ur-goraldi natural eta errepikakorretara ez arriskatzea; eta, bide batez, etorkizunean egin beharreko babes-lanak eta ibaietan eragin ditzaketen erasanak ekidin ahal izatea.

Argazkiak https://www.flickr.com/gp/uraagentzia/oue43W

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak