Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren ustetan, terrorismoaren biktimen memoria “funtsezkoa” da terrorismoari zilegitasuna kentzeko “etikaren, politikaren eta gizartearen aldetik”

2010.eko azaroak 10

Memoriaren Eguneko ekitaldiak Ajuria Eneako Jauregian hasi dira, Agustín Ibarrolaren eskultura inauguratuta

Patxi López lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako sailburuetako batzuk buru izan dira terrorismoaren biktimei omenaldia egiteko antolatu diren ekitaldi ugarien lehenengoan. Terrorismoaren hainbat biktima eta Biktimen Bulegoko zuzendaria bertaratu dira, eta Agustín Ibarrola artistaren  eskultura bat inauguratu da ekitaldian. Lehendakariak eskerrak eman dizkie biktimei izan duten “pazientziarengatik" eta baieztatu du Memoriaren Eguna ezarri izana dela "ororen gainetik, egia eta justizia”; "asmo totalitario eta faxisten aurrean, egindako kaltearen akta jasota". “Horregatik, askatasunaren eta pluralismoaren ikurra dira biktimak Euskadin", esan du, eta gaineratu du badagoela gauza bat biktima “bakarrak, anitzak eta errepikaezinak” berdintzen dituena, eta “hiltzailearen gogoa" dela hori. "Familia bereko kide egiten dituena haiek erailak izanaren arrazoia da”, azpimarratu du.

Hitzaldi labur batean, honelaxe definitu du Lópezek Memoriaren Eguna: "batasunaren adierazpidea eta bizi izan dugun terrorearen aitormen kolektiboa”, izan ere, "hilketak, xantaiak eta izandako beldurra oroimenetik ezabatzen baditugu, existitu ez direla irudituko du, eta, ondorioz, hiltzailea ez da izango hiltzaile, egindako hilketek arrastorik utziko ez dutelako jadanik". "Alde ona, zorionez, da memoria funtsezkoa dela, herri honetan, terrorismoari zilegitasuna kentzeko, etikaren, politikaren eta gizartearen aldetik”, nabarmendu du.

Terrorismoaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariak, Maixabel Lasak, erakunde adierazpena irakurri du, Euskadiko Legebiltzarreko indar gehienek adostutakoa. Adierazpenaren arabera, egunaren (azaroak 10) helburua da "bortizkeriaren biktimak ez daitezela izan, baita ere, ahanzturaren biktimak". "Euren memoriak bizirik jarraituz gero, guztiontzat hobea izango den etorkizunaz dugun fedeak eta esperantzak ere bizirik jarraituko dute”.

3 iruzkin
  • @emocionarse
    2012.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    "@Ricardo_AMASTE: Aquí va el vídeo de mi charla de hoy en curso Verano EHU sobre #oGov http://t.co/sNmFryXx"

  • @Ricardo_AMASTE
    2012.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    Aquí va el vídeo de mi charla de hoy en curso Verano EHU sobre #oGov Alternativa pa la siesta en vez del Tour http://t.co/MORVh3zC

  • 2010.eko azaroak 11

    Zorionak al Gobierno por institucionalizar este día de la Memoria, que se ha extendido además a las JJGG, a las diputaciones y ayuntamientos. Es importantísimo el ejercicio del recuerdo de aquellos que padecieron la persecución fascista. Gente como Agustín Ibarrola o Sandra Carrasco personifican la dignidad humana inherente a todos nosotros, y por ello son el mejor ejemplo prototípico de la democracia y los DDHH. Qué gran cambio hemos vivido desde los 80, cuando los asesinados y sus familias tenían que padecer, además de la violencia, el descrédito abierto de buena parte de la sociedad, el desprecio más o menos encubierto o la indiferencia, en el mejor de los casos. Somos un país mejor, pero queda mucho por hacer. Ojalá esto se convierta en nuestro particular 14 de julio, para conmemorar la vida, la democracia y la humanidad. Y ojalá se convierta no sólo en una fiesta vasca, sino española, europea y mundial.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari