Eu

Eusko Jaurlaritzak 2017ko apirilaren 11ko ebazpena onetsi du, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusiarena, prebentzioko ordezkariak prestatzeko (Gobernu Bilera 2017-04-11)

2017.eko apirilak 11

Gobernu Kontseiluak 2017ko apirilaren 11ko Ebazpena onetsi du, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusiarena, 2017ko ekitaldirako Prebentzioko Ordezkariei Oinarrizko Prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren (300.000 €) deialdiari ekiteko.

Osalanen zereginen artean daude laneko segurtasunaren, higienearen eta osasunaren inguruan prestakuntza-planak eta ikastaroak programatu, antolatu eta garatzea. Gaur onetsitako Ebazpena “EAEn Osasun Alorreko eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Alorreko Lanbide Arteko Akordioaren” ondorio da (1997ko abenduaren 19ko Ebazpena), Confebask elkarteak eta ELA-STV, UGT, CC.OO. eta LAB sindikatuek sinatutakoarena, eta «Prebentzioko Ordezkarien Prestakuntzari» dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guztiei eta besteren konturako langile guztiei dago zuzenduta.

Ebazpen honen helburua bikoitza da: 

Batetik, baimena ematea EAEko enpresetako edo Lantokietako Prebentzio Ordezkariei prestakuntza eman ahal izateko.

Eta, bestetik, diru-laguntza ematea EAEko enpresetako edo Lantokietako Prebentzio Ordezkarien prestakuntza hori finantzatzeko.

2017 ekitaldian Prebentzio Ordezkariak gaitzeko Oinarrizko Mailako prestakuntza emateko baimena, eta behin baimena lortuta, diru-laguntza eskatu ahal izango dituzte honako hauek: prestakuntza-zentro guztiek, publikoek nahiz pribatuek, sindikatuek eta, enpresekin zerbitzuak itunduta izanik, haien prebentzioko ordezkariei dagokienez akreditatutako prebentzio-zerbitzuek, betiere egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute.

Berritasun gisa, aipatu baimenaren eta diru-laguntzaren eskaeren eta haien kudeaketaren izapidetzea elektronikoa izango dela, ondoko helbidearen bidez:

https://www.euskadi.eus/autorizacion/formacion-basica-dps/y22-izapide/es

2016an, 104 prestakuntza-ikastaro (52 Araudi Arlokoak eta 52 Arlo Teknikokoak) eman ziren mekanismo honen bidez, eta 882 eta 872 ikaslek parte hartu zuten hurrenez hurren.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko