Eu

ELKARTZEN eta INTERLEHIAN laguntzak euskal enpresen nazioarteko jarduera sendotzeko (Gobernu Bilera 2017-04-11)

2017.eko apirilak 11

Gobernuak 1.600.000 € zuzenduko ditu ELKARTZEN programarako, Irabazi Asmorik gabeko Erakundeei 2017 ekitaldian kanpoko sustapen-jarduerak aurrera eramaten laguntzeko.

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Sailaren laguntza-programa hori euskal enpresen nazioarteko jarduera sendotzera zuzendutako programan biltzen diren ekintzetako bat da, Elkarte Sektorialek bultzatutako sustapen-jadueretan oinarrituta.

Hauek dira programaren helburuak: Kanpoko merkatuetan Euskadin kokatutako enpresek garatutako produktuen eta zerbitzuen merkatu-kuota handitzea, merkatu horietan euskal produktuen eta zerbitzuen presentzia sendotzea, eta produktu eta zerbitzu horien sustapena helburutzat duten ekintzak burutzea, baita beren irudia hobetzea ere.

Eskaerak 2017ko maiatzaren lehenengo astetik ekainaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Eskaera eta beste edozein dokumentazio bide telematikoz egingo da, eta helbide elektroniko hauetan aurkeztuko da: 

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/

Espedientera eta gainerako izapideetara helbide honen bidez ere hel daieteke:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/contenidos/recurso_tecnico/acceso_teletramitacion/es_def/nb29WebProfesional.html?idioma=es&seccion=AF&servicio=I

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/contenidos/recurso_tecnico/acceso_teletramitacion/es_def/nb29WebProfesional.html?idioma=eu&seccion=AF&servicio=I

 

INTERLEHIAN laguntzak 

Bestalde, Gobernuak INTERLEHIAN programako laguntzen deialdia onetsi du gaur, nazioarteko lizitazioetan parte hartzen laguntzeko, eta 200.000 euro zuzendu dira xede horretarako.

Gainera, Lizitazio publikoetan parte hartzen laguntzeko Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Sailaren programa hau euskal enpresen nazioarteko jarduera sendotzera bideratutako ekintza bat da.

Programaren helburua da EAEn helbide soziala duten enpresen internazionalizazioa bultzatzea, 2017 ekitaldi osoan zehar nazioartean egiten diren lizitazioetan parte har dezaten, baita horien aurretik interesa erakusten duten deialdietan ere, Espainiako Estatuan kokatuta ez dauden erakunde batek deitutakoak direnean, bakarka nahiz lankidetzan.

Ondokoak hartuko dira onuraduntzat: mikroenpresak eta enpresa txikiak eta ertainak (ETE), Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuak edo bertan ekoizpen-instalazio bat dutenak, bakarka nahiz batera –aldi baterako enpresarien batasunetan– aurkezten direnak, eta plan estrategiko bat dutenak. Laguntza horiek ETE ez diren enpresek ere eska ditzakete, xede horretarako aldi baterako eratutako enpresarien batasun baten buru direnean.

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren amaieratik urriaren amaierara arte izango da.

Eskaerak, eta deialdi honetarako beharrezko gainerako kudeaketak, baliabide elektronikoen bidez egingo dira.

Kanal elektronikoaren bidez, eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta erabili beharreko gainerako ereduak, Ebazpen honen Eranskinean jasotakoak, izapidetzeko espezifikazioak Interneteko helbide elektroniko honetan beteko dira: www.euskadi.eus 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko