Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak ekintza humanitarioetarako 4,7 milioi euroko laguntzak onartu ditu

2017.eko apirilak 11

Gobernu-kontseiluak ekintza humanitarioetarako laguntzak onartu ditu gaur, garapenerako lankidetzaren kargura emango direnak; aurten 4,7 milioi euro bideratuko dira guztira ekintza horietara. 

Elankidetza Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatutako ditu aipatutako laguntzak. Hondamendi batean edo hori gertatu eta berehala egindako jarduera humanitarioak laguntzea dute helburutzat, horrelako hondamendiek eragindako pertsonen bizitza salbatzeko eta sufrimendua arintzeko, bai eta era horretako egoeretan daudenen duintasuna eta eskubideak babesteko ere. 

Zehazki, gaur onartutako laguntzak bi jarduera-lerro hauetara bideratuko dira: krisiek eta hondamendiek eragindako pertsonei oinarrizko indasunak eta zerbitzuak ematea xede duten larrialdi-proiektuetara eta ekintza humanitarioko esparru-estrategietara.

Bestalde, Gobernuak 1.600.000 € zuzenduko ditu Elkartzen programarako, Irabazi Asmorik gabeko Erakundeei 2017 ekitaldian kanpoko sustapen-jarduerak aurrera eramaten laguntzeko.

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Sailaren laguntza-programa hori euskal enpresen nazioarteko jarduera sendotzera zuzendutako programan biltzen diren ekintzetako bat da, Elkarte Sektorialek bultzatutako sustapen-jadueretan oinarrituta.

Azkenik, Gobernu Kontseiluak 2017ko apirilaren 11ko Ebazpena onetsi du, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusiarena, 2017ko ekitaldirako Prebentzioko Ordezkariei Oinarrizko Prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren (300.000 €) deialdiari ekiteko. 

2017-04-11 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)