Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Eusko Jaurlaritzak gogorarazten du garrantzitsua eta derrigorrezkoa dela Eraikinen Energia Eraginkortasunaren Ziurtagiria

2017-04-13
  • Derrigorrezkoa da saltzaile edo alokatzaileak ziurtagiria eskuratzea eraikin bat saldu edo alokatzen duela iragarri aurretik.
  • Erabiltzaileen eskubidea da, objetibotasunez ezagut dezaten interesatzen zaien eraikinaren energia-portaera.
  • Jaurlaritzak nabarmendu du zigor-araudi bat dagoela, hainbat neurriren artean, eta alor horretako arau-hausteetan aplikatuko dela.

Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du ziurtagiri hori garrantzitsua eta derrigorrezkoa dela, erabiltzaileek interesatzen zaien eraikinaren energia-portaera objetibotasunez ezagutzeko eskubidea dutelako eta etorkizuneko energia-fakturei dagokienez izango dituzten zamak aurreikusteko aukera izango dutelako.

Energia-eraginkortasunaren ziurtagiria derrigorrezko informazioa da eraikinak salerosi edo alokatzeko, 2013tik aurrera egindako kontratuetan eska daitekeen informazioa da eta saltzaile edo alokatzaileak derrigorrez eskuratu behar du eraikina saldu edo alokatzen duela iragarri aurretik.

Europako zuzentarauak betetzeko, Eusko Jaurlaritzak 2013an jarri zuen abian Euskadiko ziurtagirien erregistroa. Orain arte, 60.000 eraikin-ziurtagiri baino gehiago igorri dira, etxebizitza, eraikin eta lokaletarako.

Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak, erosle edo maizterren eskura eraikinen energia-informazioa jartzeko berme-emailea den aldetik, amaitutzat eman du ziurtagiri hori aplikazio orokorrean eskatzeko egokitzeko aldia. Horren ondorioz, eraikin-transakzio orotan ziurtagiria derrigorrean eskatzeaz gain, gogorarazi du zigor-araudi bat dagoela, hainbat neurriren artean, transakzio horietan esku hartzen duten eragileek arau-hausterik egiten duten kasuetarako.

2 iruzkin
  • @bilbao_miren
    2017-04-20

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: GV recuerda la importancia y obligatoriedad del Certificado de Eficiencia Energética de los Edificios https://t.co/HuEB45oi66

  • @romeotarrak
    2017-04-20

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: GV recuerda la importancia y obligatoriedad del Certificado de Eficiencia Energética de los Edificios https://t.co/HuEB45oi66

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko