Eu

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten zenbait gairi buruzko ikerketa sustatzeko bi diru laguntza jasotzeko deialdia egin du

2017.eko maiatzak 08
  • Bi diru-laguntzen bidez, guztira, 24.000 euro emango dira; laguntza bakoitza 12.000 eurokoa izango da.
  • Osatuta dauden ikerketa-taldeei edo ad hoc osatutakoei zuzenduta dago deialdi hau, eta talde horiek eurek aurkezten duten proiektua gauzatu beharko dute.
  • Laguntza hauek eskuratzeko eskaerak izapide elektroniko bidez aurkeztu beharko dira, www.ivap.euskadi.eus web orriaren bitartez.

Gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Jaurlaritzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) bitartez, 2017-2018 aldirako Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzearren bi diru-laguntza emateko merezimendu-lehiaketarako deialdiaren ebazpena. 

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren barruan kokatutako, eta 24.000 euro —12.000 euro laguntza bakoitzerako— banatzen dituen deialdi honen helburua da, aipatutako azterketa-esparruak dinamizatzea eta hainbat lan sustatzea, hauen bitartez lortutako emaitzak euskal administrazio publikoen eraginkortasunean eta efizientzian eragina izan dezaten. 

Laguntzak osatuta dauden ikerketa-taldeei edo ad hoc osatutakoei zuzenduta daude, eta deialdi honetara aurkezten duten proiektua gauzatzeko erabiliko dituzte. Taldeak, gutxienez, bi lagunez osatuak egongo dira, eta taldeko kide guztiek, goi mailako unibertsitate-titulazioa eduki behar dute. Taldeko kideen erdiak Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatua egon beharko du, gutxienez 2016ko urtarrilaren 1az geroztik.

Laguntza hauek jasotzeko eskaerak aurkeztu daitezke dagoeneko, www.ivap.euskadi.eus  web orriaren bidez soilik. Diru-laguntza hauei lotuta egindako ikerketa-lanak 2018ko uztailaren 23a baino lehen aurkeztuko dira. Urtebeteko epean, IVAPek bi lanak argitaratuko ditu.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gerontes_
    2017.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    Convocadas 2 ayudas destinadas a investigación sobre la Admón. Pública, el Derecho Público o Ciencia de la Admón. https://t.co/QRBnI96QoK

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak