Eu

Eusko Jaurlaritzak langileak euskalduntzeko kostua finantzatzen lagunduko die Euskadiko udal eta mankomunitateei

2017.eko apirilak 19
  • IVAPen bidez, Eusko Jaurlaritzak 155.000 euro inbertituko ditu, ordezkapenetan, langile publikoak liberatzeko, astean, 8, 10, 15 eta 25 eskola-ordu arteko euskara ikastaroetara joateko aukera izan dezaten.
  • Eusko Jaurlaritzak, aurten, 10,3 milioi euro bideratuko ditu hizkuntza-normalizaziora, herritarrek beren administrazio publikoarekin euskaraz erlazionatzeko duten eskubidea bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak 155.000 euro inbertituko ditu Euskadiko udal eta mankomunitateei laguntzeko, beren lanpostuarekin bat datorren hizkuntza eskakizuna lortzeko liberatzen dituzten langileak ordezkatzeko kostua finantza dezaten.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) kudeatutako laguntzok honela banatuko dira:

  • 150.000 euro udal administrazioetako langileen liberazioak finantzatzeko.
  • 5.000 euro mankomunitateetako langileen liberazioak finantzatzeko.

Astean, 8, 10, 15 eta 25 eskola-ordu arteko ikastaroak diruz lagunduko dira. Azken kasu horretan, ikasteko orduak barnetegi batean osatzeko aukera ere aurreikusi da.

HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOA

Herritarrek beren administrazio publikoarekin euskaraz erlazionatzeko duten eskubidea bermatzeko, 2017an, Eusko Jaurlaritzak, guztira, 10,3 milioi euro inbertituko ditu hizkuntza-normalizazioan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak