Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Memoriaren Eguneko ekitaldien buru izango da

2010.eko azaroak 09

 

 

Programa hasteko, Ibarrolaren eskultura bat inaugurutako da Ajuria Enean biktimen oroimenez

Patxi López lehendakaria bihar, hilaren 10a, Memoriaren Eguna dela-eta antolatu diren ekitaldien buru izango da. Ekitaldiak goizeko 10:00etan hasiko dira Ajuria Enea jauregian, Agustin Ibarrolak terrorismoaren biktimen oroimenez egindako eskultura bat inauguratuz.

Artistak dohaintzan ema du obra hori eta Ajuria Eneako atzeko lorategietan kokatuta dago joan den maiatzetik. Altzairuzkoa da; bi metroko altura du; eta 1.600 kilo pisatzen ditu.

Ekitaldi horretan zehar, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Bulegoaren zuzendariak, Maixabel Lasak, egun hori dela-eta adostutako adierazpen instituzionala irakurriko du; horren ondoren, lehendakariak hitz egingo du.

Geroago, 11:30ean, Eusko Legebiltzarrean antolatutako ekitaldietan izango da lehendakaria. Adierazpen instituzionala irakurriko da eta lore-eskaintza egingo da Cristina Iglesiasen eskulturaren aurrean. Biktimen oroimenez egindakoa da eskultura hori.

Eguerdian, 13:00etan, ekitaldiak Arkaute Poliziaren Ikastegian izango dira. Omenaldia jasoko dute ETAk hildako ertzainek eta ekitaldi horretarako egindako monolito bat inauguratuko da.

Bi biktimak adierazpena irakurriko dute eta lehendakariak hitz egingo du; horren ondoren, lore-eskaintza egingo da: biktimen familiakoek, lehendakaria eta Herrizaingo sailburua buru direla, arrosa zuri bat utziko dute hildako ertzainen oroimenezko monolitoaren ondoan.

Programa arratsaldeko 19:00etan bukatu da Andoainen, indarkeriak bereziki zigortu baitu udal hori eta Memoriaren Mapan jaso baita.

Andoainen ohiz kanpoko osoko bilkura egingo da eta Adierazpena irakurriko da; horren ondoren, terrorismoaren biktimak omentzeko monolitoa inauguratuko da “Jose Luis de la Calle” parkean. Lehendakariak ekitaldi horretan parte hartuko du eta monolitoari estalgarria kenduko dio. Ekitaldia 20:00etan amaitzea aurreikusten da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria