Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Retortillo: “Aste Santu honetan okupazioaren %90aren aurreikuspena gaindituko dugu ziurrenik”

2017-04-12

Euskadi Irratiko `Boulevard´ saioan elkarrizketatu dute Turismo sailburua

Eusko Jaurlaritza baikor agertzen da Aste Santu honetako Euskadiko turismoaren datuen aurrean. Izan ere, bai hoteletan bai nekazalturismoetan, okupazioaren %90aren aurreikuspena gainditu ahal izango dela espero du. Hala ziurtatu du gaur Euskadi Irratiko Boulevard saioan emandako elkarrizketa batean Turismo sailburu Alfredo Retordillok, eta azpimarratu du tokiko komunitatearen onerako izango den turismo iraunkor baten alde Sailak egindako apustua. 

Iragarritako eguraldi ona eta azken orduko erreserbak kontuan hartuta, gainditu egingo dira Aste Santu honetako aurreikuspenak, %90ekoak zirenak. Hala uste du Turismo sailburuak, bai nekazalturismoetan bai hoteletan okupazioa joan den urtekoa baino handiagoa izango delako ustean. Nabarmentzekoa da Arabako Errioxa, “erakargarri turistiko nabarmenen” artean dagoena, non aurreikuspenen arabera %95ekoa izango den okupazioa. 

Behin betiko kopuruen zain, Retordillok azpimarratu du euskal Exekutiboak turismo iraunkorraren alde egindako apustua, ingurumena errespetatzeaz gain, tokiko populazioan ondorioak izango dituzten diru-sarrerak sorraraziko dituena. Gainera, bikaintasun-turismoa erakartzera bideratzen ditu Sailak bere ahaleginak, onura ekonomikoa ekarri, kalitateko enplegua sortu eta espazioen saturazioa saihestuko duena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)