Eu

Tapia sailburua Urdulizko geltokiaren inaugurazioan izan da

2017.eko apirilak 10

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) gaur berrabiarazi du Urdulizko metro-geltokiko zerbitzua. Bide-trazadura berria du, eta horren bidez behin betiko kendu da trenbide-pasagunea, metro-sarearen azkenena zena. Hain zuzen, horixe zen proiektuaren abiapuntua eta xedea, eta gastua 21 milioi eurokoa izan da. Merezi izan du 24 hilabete itxaroteak, haren bidez bete baita Uribe Kostako biztanleek egindako eskaera: metroaren 1. linea udalerrian lurperatzea eta hesi historikoak behin betiko jaistea. Horri esker, lurzoru publikoko 6.000 metro karratu irabazi dituzte erabilera eta luperketarako. Gaur geltokia berriz abiatzean, behin betiko amaituko da Plentzia eta Sopelako geltokiak lotzeko erabili den autobus-zerbitzua, obrek iraun duten 24 hilabeteetan martxan egon dena. 1.680.000 euro bideratu dira autobusetara.

Geltokia berriz irekitzeko ekitaldia egin da, eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua Arantza Tapia; Bizkaiko Ahaldun Nagusia Unai Rementeria; Urdulizko alkatea Javier Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordea Antonio Aiz; Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko diputatua Vicente Reyes; ETS-ko zuzendari nagusia Aitor Garitano; BGPko zuzendari kudeatzailea Manu Tejada; Metro Bilbaoko zuzendari nagusia Eneko Arruebarrena; eta Plentziako eta Sopelako alkateak, David Crestelo eta Gontzal Hermosilla, hurrenez hurren.

Lurperatze-lanak Bilbo-Plentzia linearen 27+284 eta 27+980 KPn artean gauzatu dira, eta osorik lurperatu da 27+372 eta 27+915 KPn artean. Hots, 543 metroko luzera estali da linearen tarte horretan, % 2,7ko maldan gehienez, geltokia barne, zeinak erdiko nasa bakarra duen bi trenbideetarako, 6 metroko zabalerakoa.

(*) Informazio gehiago ohar honetan

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LuisOrtega_es
    2017.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La consejera @arantxa_tapia asiste a la inauguración de la estación de metro de #Urduliz ➡ https://t.co/vQrL6fqmM0 https://t.…

Ekitaldiko kargudunak