Eu

Erkorekak ziurtatu du agertoki “hobeago” batean gaudela bizikidetza normalizatu baterantz aurrera egiteko

2017.eko apirilak 10

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari elkarrizketa egin diote Euskadi Irratian

Eusko Jaurlaritzaren iritziz ETAren armagabetzearen ondoren agertoki “hobeago” batean izango gara bizikidetza normalizatua lortzeko bidean aurrera egiteko, eta helburu hori lortzeko beharrezkoa izango da inplikatutako eragile desberdinen artean akordioa lantzea. “Horretan guztiok dugu erantzukizunen bat”. Horrela adierazi du gaur euskal Exekutiboko bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak gaur goizean Euskadi Irratian eman den elkarrizketa batean. 

Gogorarazi duenez, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plan berriak, joan den astean Bakea eta Bizikidetzarako zuzendari Jonan Fernándezek aurkeztuak, bizikidetza normalizatua eta memoriaduna lortzeko helburuz Eusko Jaurlaritzarentzat eman beharrekoak diren hurrengo pausoak zeintzuk izango diren zehazten du. Horien artean, Erkorekak lehentasunezkotzat nabarmendu du ETA behin betiko desegitea, "bateraezintzat" jotzen baitu memoria kritikoa eraikitzeko prozesuarekin. 

Gainera, aurrera eraman beharreko garrantzizko beste gai batzuk aipatu ditu, horien artean, biktimen politika, egindako bidegabeko kaltearen errekonozimendua eta espetxe-politika. Horiei guztiei buruz, Eusko Jaurlaritzako bozeramailearentzat funtsezkoa da akordioak taxutzeari ekitea. “Akordioak lortzea beharrezkotzat ikusten den gauza asko daude bizikidetza normalizatu baterantz aurrera egiteko, eta hori da gure erronka nagusietako bat", adierazi du.

Asteburu honetan azkena emandako armagabetze prozesuari buruz, euskal Exekutiboak azpimarratzen du Eusko Jaurlaritza "egon behar zuen lekuan" egoten saiatu dela, adostutako baldintzak bete daitezen eta prozesua legala, behin betikoa eta ordainik gabea izan dadin. Behin prozesu hori amaituta, Erkorekaren iritziz agertoki "hobeago” batean izango gara bizikidetza normalizatua lortzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)