Berriak Hezkuntza
Eu

Bruselak jaso du joan den urrian Donostian ospatutako Unibertsitate-Enpresa Europako Foroaren lekukoa

2017.eko apirilak 07
  • Bruselan izan den Foroak jarraitasuna ematen dio joan den urrian Donostian izandako Foroan Eusko Jaurlaritzak bultzatutako lan-lerroari, eskualde-dimentsioan azpimarra jarriz,  eta eskualdeen rolari aitormen eginez

Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateetako zuzendari Miren Artarazek, euskal unibertsitateen sektoreko beste ordezkari batzuekin batera, parte hartu du Unibertsitatea-Enpresa Europako 7. Foroan, egunotan Bruselan ospatutakoan eta Europar Batasuneko instituzioek antolatutakoan.

Unibertsitatea-enpresa aliantzan lankidetzak eta eskualde-dimentsioak duten potentziala adierazi eta nabarmendu du Europako Foroak, joan den urtean Euskadin izandako eskualdeko Foroaren bitartez Eusko Jaurlaritzak-Europako Batzordeak batera hasi eta bultzatutako lan-lerroa izanik.

Europar Batasunerako Euskadiko Ordezkaritzarekin Hezkuntza Sailak zehaztutako lan-lehentasunekin lankidetza estuan jardunez, unibertsitatea-enpresa aliantzan ere eskualde-dimentsioa defendatu zuen Cristina Uriarte sailburuak 2016ko azaroan Europar Batasuneko Hezkuntza eta Kultura Ministroen Kontseiluan egin zuen esku-hartzean, baita Adolfo Morais sailburuordeak ere izan zuen esku-hartzean joan den urriko unibertsitatea-enpresa Finlandiako foroan.

Bruselako Foroak jarraitasuna ematen dio Eusko Jaurlaritzak finkatutako lan-lerroari 2016ko urrian Donostian izandako Europako Foroan, Eusko Jaurlaritzak eta Europako Batzordeak batera antolatutakoan, hauekin lankidetzan: euskal unibertsitateak, Euskampus eta Euroeskualdea eta CONFEBASK. Euskadin egin zen Foroak inflexio-puntu bat adierazi zuen Europako agendan, eta eskualde-dimentsioaren eta euroeskualdekoaren eragina nabarmendu zuen unibertsitatea-enpresa Europako agendan.

Bestalde, euskal exekutiboko ordezkariak lan-bilera bat izan du Europako Batzordearekin euskal unibertsitate-politikak Europako agendan duen lankidetza- eta eragin-esparruan aurrera egiten jarraitzeko.

Legegintzaldi honetan ezarritako lehentasunen ildoari jarraituz, espezializazio adimendunaren euskal estrategian (Ris3)/PCTI sartzen da unibertsitatea-enpresa aliantza, lurraldearen eragile dinamizatzaile gisa unibertsitateek duten rola azpimarratu eta aintzatesten duen horretan. Hala, aitzindaritzara elkartzen da lurraldea espezializazio adimendunaren eta giza espezializazioaren eremu eta euskal talentuaren, ikerketaren eta berrikuntzaren nazioarteko garapenaren eta posizionamenduaren eragile bihurtzeko lanean.

Europar Batasunaren estrategia global bat da Ris3, politika ekonomiko eta industrialetan akordio estrategikoen abiarazpena eta politika horiek hezkuntza, berrikuntza, zientzia eta teknologiako politikekin parekatzea bultzatzen dituena. Estrategia horrek, eskualdeko bikaintasun zientifikoa helburutzat edo oinarritzat hartzeaz gain, ezagutza eta berrikuntza babestu behar ditu eskualde mailako hazkunde ekonomikoa eta garapena sortzeko.

Ekimenaren sorburua

Europar Batasunerako Euskadiko Ordezkaritzaren laguntzarekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Unibertsitateak eta Ikerketa sailburuordetzak lankidetza estuan dihardu Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiarekin. Batera lan egitea da harreman horren asmoa, Euskadi eta Euskadi-Nouvelle Aquitaine-Nafarroa Euroeskualdea bikaintasunaren, ikerketaren, ekintzailetzaren eta unibertsitate-berrikuntzaren lurralde bilakatu dadin.

Euskadiko unibertsitateen, ikerketaren eta zientziaren errealitatearen aurrean eta Espezializazio Adimendunaren Europako Estrategiarekin lerrokatzearen alde Eusko Jaurlaritzak eta euskal unibertsitateek egindako apustuaren aurrean jakin-min handia erakutsi ondoren, Europako instituzioak Euskadi eta Euroeskualdea aukeratu zituen joan den urtean ad hoc Foro bat ospatzeko esparru gisa.

Era berean, Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateetako sailburuorde Adolfo Morais gondidatu zuen euskal unibertsitate-politika joan den urtean Finlandian izandako unibertsitatea-enpresa foroan aurkeztera.

Adierazi beharra dago joan den urtean Euskadin ospatutako Foroan, Europar Batasuneko Hezkuntza eta Kultura Ministroen Kontseiluan AAEEn partaidetza koordinatzen jardun zuela Euskadik sei hilebetez. Eusko Jaurlaritzak uztailetik abendura arte parte hartu zuen Kontseiluaren lan-taldeetan eta lan-batzordeetan, AAEEn posizioa koordinatuz eta defendatuz. Zentzu horretan, Cristina Uriarte sailburuak Europar Batasuneko Hezkuntza eta Kultura Ministroen Kontseiluan esku hartu zuen, Europako hezkuntza-politika zehazten duen erabaki-organo gorena izanik.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    Bruselas recoge el testigo del Foro Europeo Universidad-Empresa celebrado el pasado octubre en Donostia-San Seba... https://t.co/N7UTTI1aok

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    Bruselak jaso du joan den urrian Donostian ospatutako Unibertsitate-Enpresa Europako Foroaren lekukoa https://t.co/QXJV3Scb99

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak