Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariaren adierazpena ETAren armagabetzearen egiaztapenaren aurrean, "Epikatik etikara"

2017-04-08

ETAren armagabetzearekin gaur egiaztatzen dugun funtsezko gertaera da armak klandestinatearen eremutik legaltasunaren eremura pasa direla.

ETAren armagabetzea edozein epikatik salbuetsita dago; baina esanahi etiko nagusi bat dauka: behin betirako ziurtatzen du ETAk eragindako biktima bakar bat ere ez zuela inoiz eragin behar, inoiz ez.

Arrazoi etiko horrengatik, biktima guztiak eta haietako bakoitza gaur egun gizartearen, bere erakundeen, politikaren eta giza eskubideen lorpen demokratikoaren subjektu eta partaide nagusiak dira.

*   *   *   *   *   *   *   *   *   *

Azken asteotan, Eusko Jaurlaritzak lan egin du armagabetzea bideragarria izan zedin, legezkoa, aldebakarra, osoa eta ordainik gabea, eta bere helmugara ondo iritsi zedin.

Espainiako Gobernuarekin, Frantziako agintariekin, Nafarroako Gobernuarekin eta Iparraldeko Elkargoarekin harremanetan egon da.

Eusko Legebiltzarrarekin, talde politikoekin eta gizarte eragileekin eta Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordearekin koordinatuta egon da.

*   *   *   *   *   *   *   *   *   *

Beharrezkoa izan da geure gizartearentzat lorpen garrantzitsua duen balio historikoari erantzungo liokeen elkargunea diskrezioz ehuntzea erakundeen eta eragile politiko eta sozialen artean.

Azpimarratu eta eskertu nahi dut une honen kudeaketan, modu batera edo bestera, nahasita egon diren gobernuetan, erakundeetan eta indar politikoetan aurkitu dugun heldutasuna eta lankidetza.

Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak ETAren azken armagabetzea bideratzen egindako lan ona ere eskertzen dut, orain Frantziako agintari judizialek berretsi behar dutena.

*   *   *   *   *   *   *   *   *   *

Legezko, behin betiko eta ordainik gabeko armagabetzearen egiaztapena funtsezko urratsa da indarkeriaren amaiera ordenatuaren eta ETAren desagertzearen prozesuan.

Bideak aurrera darrai. Gaur ez da ezer hasten ezta bukatzen ere. Bizikidetza normalizatu baten alde lanean jarraitzen dugu, orain eszenategi hobe batean.

Bakearen alde hainbat eta hainbat lagunek, erakundeek eta instituzioek hainbeste urtetan egindako lanari jarraipena emango dio Eusko Jaurlaritzak, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plan berriaren bitartez.

*   *   *   *   *   *   *   *   *   *

Etorkizuneko eta itxaropenezko egitasmoa dugu helburu nagusi batekin, Gizartea Elkartzea, bizikidetza normalizatuaren helburua. Konpromiso etikoak jarraitu egiten du.

 

 

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @ilargi35976401
    2017-04-10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Declaración del Lehendakari @iurkullu ante la confirmación del desarme de ETA ➡ https://t.co/2dg5d7MJQT https://t.co/ReD6vbCw8Q

  • Argazkia SN Robot
    @guillermogis
    2017-04-08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@iurkullu Lehendakariaren adierazpena ETAren armagabetzearen egiaztapenaren aurrean ➡ https://t.co/o5KGgqIttz https://t.co/hcR

  • Argazkia SN Robot
    @toniescandell3
    2017-04-08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Declaración del Lehendakari @iurkullu ante la confirmación del desarme de ETA ➡ https://t.co/2dg5d7MJQT https://t.co/ReD6vbCw8Q

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ram Malikaningam