Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak eta EUDELek Udaltzaingoaren hautaketa-prozesu bateratuari buruzko informazioa eman diete udalei

2017.eko apirilak 07

Gaur goizean informazio-saio bat eskaini da udaletako politikari eta teknikarientzat, EUDELek Bilbon duen egoitzan. Bertan, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako arduradunek aurkezpena egin dute, udaltzaingoko oinarrizko mailako agenteen sailkapenean sartzeko hautaketa-prozesu bateratura gehitzeko –euren borondatez– aukerari buruz.

Proiektuan sartutako udal alorretako (segurtasuna/udaltzaingoa, giza baliabideak, idazkaritza, zerbitzu juridikoak, etab.) 70 bat pertsona izan dira saioan, eta EUDELek, Akademiak eta Segurtasun Sailak berak antolatu dute elkarrekin. Deialdi honen xedea izan da udalei informazio zehatza eta zuzena ematea, borodatezko hautaketa-prozesuaren inguruan (abantailak, atxikitzeko moduak eta prozedura, egitura, etab.).

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Segurtasun zuzendari Rodrigo Gartziak, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrenak eta Segurtasun Saileko abokatu Josu Gonzálezek hartu dute parte.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko apirilak 09

    Felicitarles por la iniciativa, esperemos que los procesos selectivos de las policías Locales en los diferentes ayuntamientos de la C.A.V se agilicen y de este modo la figura de agente interino vaya desapareciendo.
    A ver si de este modo, la participación de la J.P.L.E ( Asociación de Jefes de las Policías Locales de Euskadi ) es puramente la de aportar a la mejora de la iniciativa del Gobierno Vasco y no la de gestionar los diferentes procesos selectivos.

    Zorionak por la iniciativa

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Gonzalez