Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria UPV/EHUren Micaela Portilla Ikergunearen inaugurazioan izan da

2017.eko apirilak 10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Hezkuntza Sailburu Cristina Uriarterekin batera, UPV/EHUren Micaela Portilla Ikergunearen inauguraziora bertaratu da: Arabako campuseko espazio berri bat. 7.000 metro karratutik gorako azalera duena, Giza eta Gizarte Zientzietan ikerketa zientifikoak zerbitzu emateko sortua. Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak hartutako “bikaintasunarekiko konpromisoa” nabarmendu du, eta horretarako 2010era arte ikerketara zuzendutako dirua urtero %5 gehituko dela hitzeman du. 

Gaurko inaugurazio-ekitaldian hauek ere izan dira: UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka, Arabako diputatu nagusi Ramiro González, Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Arabako campuseko errektoreorde Iván Igartua, Ikerketaren arloko errektoreorde José Luis Martín, eta Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreorde Arturo Muga. Guztiek, Lehendakariarekin batera, aukera izan dute zentro horretako instalazioak bisitatzeko.

Lehendakariak ziurtatu duenez, hezkuntzak eta ikerketak “funtsezko zeregina” betetzen dute Euskadi “bikaintasun-lurralde” bilakatzeko estrategian. Helburu horrekin, Eusko Jaurlaritzak I+G+Bn urtero %5 gehitzeko konpromisoa hartu du, eta horrela dago jasota bihar Legebiltzarrean onetsiko den Aurrekontuan. “Euskal Exekutiboak bikaintasunaren alde lan egiteko konpromisoa partekatzen du; erabat jabetuta gaude unibertsitateetako ikerketa-taldeen baldintzak erraztu eta hobetu beharrean gaudela", adierazi du. 

Micaela Portilla Ikergunea abian jarrita ikerketaren erreferentzia bilakatuko da Euskal Herrian, arretagune izango dituen eremuetan, gaur egun ez baitago antzeko ezaugarririk biltzen duen zentrorik. Bertan, aukera izango dute diziplina zientifiko horietako bikaintasun ikertaldeek hainbat baliabide eskueran izateko –gune bereziak, laborategiak eta azpiegitura teknikoak eta giza azpiegiturak–, betiere kalitateko ikerketari ahalik eta erantzunik onena eman diezaioten.

Eraikin berriak hizkuntzalaritzako bi laborategi ditu (Hizketaren Pertzepzioko Laborategia eta Hizkuntzalaritza Esperimentaleko Laborategia), baita Arkeologiako beste hiru laborategi ere. Gainera, eremu partekatu batzuk ditu, gehienbat bilera-gelak, mintegietarako eta emaitzak aurkezteko lan-gelak (bakarkako nahiz taldeko lanerako) baita ekitaldi-areto bat ere. Bestalde, ikerguneak barnean hartu ditu bai Chair on Cultural Landscapes and Heritage UNESCO Katedra bai Arabako Campuseko Master eta Doktorego Eskolaren egoitza.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    El nuevo centro tecnológico de Vitoria experimentará en torno a percepción del halb y lingüística experimental https://t.co/IDlYJPL0jF

  • @gananzia
    2017.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari ha asistido a la inauguración del Centro de Investigación Micaela Portilla de la UPV/EHU https://t.co/IDlYJPL0jF

  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu Lehendakaria @upvehu-ren Micaela Portilla Ikergunearen inaugurazioan izan da ➡ https://t.co/vOp9htz7rT https://t.co/hjQta8g3Nz

Ekitaldiko kargudunak