Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Bilboko Metroaren 3. Linea abian jartzeko ekitaldiaren buru izan da

2017.eko apirilak 08

Linea berriak 70.000 pertsonari baino gehiagori emango die zerbitzua, eta Txorierrirekin, Durangaldearekin eta Urdaibairekin lotzeko aukera emango du

Iñigo Urkullu lehendakaria, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolarekin batera, Bilboko Metroaren 3. Linea abian jartzeko ekitaldiaren buru izan da. Lineak 70.000 pertsona ingururi emango die zerbitzua eta Txorierrirekin, Durangaldearekin eta Urdaibairekin lotzeko aukera emango du. Lehendakariak azpimarratu du erakundeen arteko “elkarlana” Euskadin aurrera egiten jarraitzeko hau bezalako ingeniaritza-lanekin, “xumea eta eraginkorra, eta, aldi berean, bikaina eta gizatiarra”.

3. Linea eraikitzen parte hartu duten erakundeen ordezkariak Bilbon elkartu dira gaur, eta Matikoko geltokitik Otxarkoagara arteko ibilbidearekin inauguratu dute linea. Horien artean izan dira Bizkaiko diputatu nagusi Unai Rementeria, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otadui eta Bilboko alkate Juan Mari Aburto. Metrora sartzeko Barik, Bat eta Mugi txartelak erabili dituzte, linea honetan ere bidaiatu ahal izango baita beste lurraldeetako txartelekin.

Ekitaldi instituzionalean Agur Jaunak abestu du Bilboko Abesbatzak, eta 1950ean etorkizun hobearen bila Andaluziatik, Extremaduratik edo Galiziatik Otxarkoagara iritsi ziren pertsonei buruzko La vida en una maleta lanaren zati labur bat antzeztu du bertako Aullidos de Otxar antzerki-taldeak. Gainera, minutu bateko isilunea gorde da Estokolmoko atentatua gaitzesteko.

Linea inauguratzeko lehendakariak esandako lehenengo hitzak lanetan hildako Enrique Borja langilea gogora ekartzeko izan dira. Gainera, lehendakariak ziurtatu du Metroak “aurrera egitea eta etorkizunera begiratzea ahalbidetzen duen proiektu bateratuaren eta lan partekatuaren balioa erakusten” duela. Alde horretatik, erakundeen arteko “elkarlanaren” garrantzia azpimarratu du.

LINEA BERRIA

3. Lineako operadorea Euskotren izango da, loturak eskainiko ditu 7,5 minutuz behin Etxebarri eta Matiko artean, eta 70.000 pertsonari baino gehiagori emango die zerbitzua. Trazatua 5.885 metro ingurukoa da, eta zazpi geltoki ditu. Etxebarriko San Antoniotik abiatuko da, Bilbora Otxarkoagatik sartuko da eta Txurdinaga, Zurbaranbarri, Alde Zaharra eta Uribarri auzoetatik jarraituko du Matiko auzoan amaitzeko.

3. Lineako lanen aurrekontua 279 milioi eurokoa izan da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ordaindu dute. Lan hauei esker, bestalde, Bilboko Metroko linea guztiak eta Euskotreneko aldiriko lineak lotuko dira.

Linea berriak, beraz, batetik, Bilbo iparraldeko auzoei emango die zerbitzua eta, bestetik, hiriburuaren erdigunera heltzen lagunduko die Bermeotik, Durangotik edo Eibartik datozen pertsonei. Txorierriren eta metroko gainerako sarearen arteko tren lotura berria ezartzeko aukera ere eskainiko du, une honetan egiten ari den Artxandako Tunel berriaren bitartez.

 

20 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PTEuskadi
    2017.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de Bilbao // Bilboko Metroaren 3. Linea abian da! > https://t.co/NcAygpLKyO #LI…

  • @PCTBizkaia
    2017.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de Bilbao // Bilboko Metroaren 3. Linea abian da! > https://t.co/NcAygpLKyO #LI…

  • @MireiaElkoro
    2017.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari @iurkullu ha presidido la puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de #Bilbao ➡ https://t.co/lyyOvACtdA https://

  • @jbaragon79
    2017.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha presidido la puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de #Bilbao ➡ https://t.co/hHbBqi4epu https:/…

  • @MireiaElkoro
    2017.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de Bilbao // Bilboko Metroaren 3. Linea abian da! > https://t.co/NcAygpLKyO #LI…

  • @euroberri
    2017.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de Bilbao // Bilboko Metroaren 3. Linea abian da! > https://t.co/NcAygpLKyO #LI…

  • @Olatzyarza
    2017.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de Bilbao // Bilboko Metroaren 3. Linea abian da! > https://t.co/NcAygpLKyO #LI…

  • @Aingerumunguia
    2017.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de Bilbao // Bilboko Metroaren 3. Linea abian da! > https://t.co/NcAygpLKyO #LI…

  • @ogerco_sa
    2017.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de Bilbao // Bilboko Metroaren 3. Linea abian da! > https://t.co/NcAygpLKyO #LI…

  • @jonbasterra
    2017.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari @iurkullu ha presidido la puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de #Bilbao ➡ https://t.co/lyyOvACtdA https://

  • @jonbasterra
    2017.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: . @iurkullu Lehendakaria Bilboko Metroaren 3. Linea abian jartzeko ekitaldiaren buru izan da ➡ https://t.co/C4pCAfgbZE https://

  • @jonbasterra
    2017.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha presidido la puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de #Bilbao ➡ https://t.co/hHbBqi4epu https:/…

  • @jonbasterra
    2017.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de Bilbao // Bilboko Metroaren 3. Linea abian da! > https://t.co/NcAygpLKyO #LI…

  • @jonbasterra
    2017.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de Bilbao // Bilboko Metroaren 3. Linea abian da! https://t.co/0VU4i3TwwF #LINEA3 htt…

  • @joneunzueta
    2017.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha presidido la puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de #Bilbao ➡ https://t.co/hHbBqi4epu https:/…

  • @Martintxonea
    2017.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de Bilbao // Bilboko Metroaren 3. Linea abian da! > https://t.co/NcAygpLKyO #LI…

  • @AsierAranbarriU
    2017.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha presidido la puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de #Bilbao ➡ https://t.co/hHbBqi4epu https:/…

  • @fmendibe
    2017.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari @iurkullu ha presidido la puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de #Bilbao ➡ https://t.co/lyyOvACtdA https://

  • @elsagradito
    2017.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha presidido la puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de #Bilbao ➡ https://t.co/hHbBqi4epu https:/…

  • @eajpnv
    2017.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Puesta en marcha de la Línea 3 del Metro de Bilbao // Bilboko Metroaren 3. Linea abian da! > https://t.co/NcAygpLKyO #LI…

Ekitaldiko kargudunak