
Luis Irizar sukaldariak Idizabal gazta berria moztuko du Ordiziako Artzai Egunean
Gaur goizean apirilaren 19an ospatuko den Ordiziako Artzai Eguna aurkeztu da. Aurkezpen ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria, Xabier Arruti, Ordiziko alkatea, Jose Miguel Santamaria, Idiazabal Gazta Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen presidentea, Jose Maria Ustarroz eta Luis Irizar sukaldaria, izan dira.
Irizar, euskal sukaldaritza berriaren mugimenduaren erreferentea, Ordiziako Artzai Egunean Idiazabal gazta berria moztuko du eta dastatuko du.
Gaurko ekitaldian, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Artzantza eta honek dakarren jarduerak, gure lehen eta elikagai sektorearen baitan enplegua eta aktibitate ekonomikoa sortzen duela azpimarratu du. “Elikadura balio katearen aktibitate adierazle bat da, larren kudeaketa eta ardiekin lanatik hasita, gazta elaboratu arte”- gehitu du.
Oroz sailburuordeak gogoratu du aste honetan Elikadura balio katearen eragile guztiekin, egindako topaketa Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plana diseinatzeko modu parte hartzailean, non ardi sektorea ere ordezkatuta egon zen.
-
2017-04-18
Comentario de Twitter:
RT @deiEJGV: El cocinero Luis Irizar cortará el primer queso Idizabal de la temporada en el Artzai Eguna de Ordizia https://t.co/cqY7HJL3TH… -
2017-04-10
Comentario de Twitter:
RT @deiEJGV: Luis Irizar sukaldariak Idizabal gazta berria moztuko du Ordiziako Artzai Egunean https://t.co/moBM5kduiI #idiazabal #artzaieg…