
Iñigo Urkullu, Uxue Barkos eta Jean René Etchegarayren bilera Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordearekin
Iñigo Urkullu Lehendakariak, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Presidenteak eta Jean René Etchegaray Iparraldeko Elkargoko presidenteak lan-bilera bat eduki zuten, asteazkenean, Ram Manikkalingam Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko Koordinatzailearekin.
ETAren azkeneko armagabetzearekin lotutako egoeraren eta berehalako urratsen analisia partekatzea izan zen bileraren lehendabiziko helburua.
Aldi berean, hiru erakundeek Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeari egindako lan onari babesa emateko balio izan zuen bilerak. Helburu hau lortze aldera, gizartearen inplikazioa ere baloratu zuten.
Azkenik, bideratzen ari den ETAren azken armagabetzearen prozesua behin betikoa, baldintzarik gabekoa eta egiaztagarria izatea eta legaltasun-bermeen esparru batean garatzea eskatu zioten hiru erakundeek Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeari.
Bilerak, 20:00etan hasita, lau orduko iraupena izan zuen eta Gasteizko Neiker-Tecnalia ikerketa zentroaren egoitzan egin zen Arkauten.
Iñigo Urkullu Lehendakaria Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkari Nagusiarekin egon zen bileran; Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Presidentea Alvaro Baraibar Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendariarekin eta Jean René Etchegaray Iparraldeko Elkargoko presidentea Marc Amestoy bere kabineteko buruarekin.
-
2017-04-09
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: #Reunión de @iurkullu, Uxue Barkos y @JreneEtchegaray con la Comisión Internacional de Verificación ➡ https://t.co/UkSrFYCIrj… -
2017-04-08
Comentario de Twitter:
Reunión de Iñigo Urkullu, Uxue Barkos y Jean René Etchegaray con la Comisión Internacional de Verificación https://t.co/kx42nTlndS












