Eu

280 bat pertsonak parte hartu dute gaur Europa Biltzar Jauregian egin duten Boluntariotzaren Euskal Topaketan

2017.eko apirilak 08
  • Topaketan etorkizuneko Boluntariotzaren Euskal Estrategiaren oinarriak ezarri dituzte
  • Sailburu Artolazabalek eskertu du “boluntariotza eta parte-hartze soziala sustatzen erakutsitako dedikazioa eta gogo bizia”

Vitoria-Gasteiz, 2017/04/07

280 bat pertsonak parte hartu dute gaur goizean Boluntariotzaren Euskal Topaketan. Ekitaldiak, hain zuzen ere, euskal boluntariotzaren ordezkariak biltzea zuen helburu, izandako esperientziei buruz hitz egiteko topaketa-esparrua sortzeko. Topaketak Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal izan du buru. Sailburuak adierazi duenez, bilera “aukera bikaina izan da Euskadin boluntariotzaren protagonista zaretenon iritzia biltzeko”.

Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregia izan da gaur goizean Boluntariotzaren Euskal Topaketaren agertokia. Administrazio publikoen, gizarte-erakundeen eta boluntario taldeen 280 bat ordezkari izan dira bertan. Ekitaldian Boluntariotzaren Euskal Estrategia berria izango denaren oinarriak ezarri dira, hainbat esparrutako boluntario horiei iritzia eskatu baitzaie estrategia prestatzen lan egiteko. Horretarako, sei edo zazpi lagunek osatutako 40 eztabaida-mahaitan antolatuta, parte-hartzaileek boluntariotzaren sentsibilizazioa, bisibilizazioa eta espiritu transformatzailea, gizarte-erakundeak eta etorkizunarekin eta gizarte-berrikuntzarekin erlazionatutakoa azpimarratu dituzte.

Sailburu Artolazabalek gogorarazi duen moduan, aurreko legealdian 2013-2016 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia landu eta garatu zen, “tresna xume eta partekatu gisa sortu zena”, legealdiko lau urteetan interes eta beharren arabera malgutasunez programatuko ziren ekintzak oinarri hartuta. Estrategia horren ebaluazioa “positiboa” izan da Artolazabalek adierazi duenez, “kontuan izanik hasiera batean planteatutako ekintzetako asko, lau urte igaro ondoren, gauzatu egin direla edo amaitzekotan daudela”. Etapa hori amaiturik, Boluntariotzaren Euskal Kontseilua eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila lanean ari dira, dagoeneko, dokumentu berria prestatzen.

Artolazabalek, amaitzeko: “pertsona hauei guztiei eta gaur hemen zaudeten boluntario guztiei eskertu nahi dizuet, euskal gizartearen izenean, boluntariotza eta parte-hartze soziala sustatzen erakutsitako dedikazioa eta gogo bizia”.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @fevas
    2017.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    280 bat pertsonak parte hartu dute gaur Europa Biltzar Jauregian egin duten Boluntariotzaren Euskal Topaketan https://t.co/6pyY90enZV

  • @fevas
    2017.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    280 personas aportan ideas para la nueva Estrategia Vasca del Voluntariado en un encuentro celebrado en Vitoria-... https://t.co/7FsoXns9HD

  • @IBatuz
    2017.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    280 personas aportan ideas para la nueva Estrategia Vasca del Voluntariado en un encuentro celebrado en Vitoria-... https://t.co/AGt7g4WmdT

Ekitaldiko kargudunak