Eu

Euskal Y-aren Adunako tunelaren kaleak edo bat egiteak Zizurkil eta Andoain lotu ditu lur azpitik

2017.eko apirilak 07

Aste honetan Zizurkil eta Andoain udalerriak lur azpitik lotzen dituen  Euskal Y-aren Adunako tunelaren bi erasoko fronteen kalea edo bat egitea egin da. Tunela, Euskadiko Trenbide Sare Berriko Gipuzkoako adarreko Zizurkil-Andoain tartean dago.

Esan behar da 4.692 metro luze den Adunako tunela Gipuzkoako tarteko bigarren luzeena dela, eta kalea edo bat egitea, Zumarragako hodibiko tunela, trazatu horretako luzeena, erabat zulatu eta hurrengo egunean lortu dela. Bi fronteen bat egitea 2,689. kilometro puntuan egin zen, Andoaingo ahotik, 259 metroko sakoneran.

Zizurkil-Andoain izeneko Euskal Y-aren tarteak Zizurkil, Aduna eta Andoain udalerriak hartzen ditu. 4.970 metro luze den trazatua tunel barrutik doa ia osorik, eta tarte horretan dago 200 metro luze den Antzibarko bide-zubia.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @deiEJGV
    2017.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    El cale del túnel de #Aduna de la Y vasca une bajo tierra #Zizurkil con #Andoain > https://t.co/VeeRCERLsf https://t.co/TrmgvtBiJK

Komunikabideek behera kargatzeko