Eu

Gizarte Ekonomiaren Zuzendari Jokin Diazek Kooperatiben Legearen lanketan parte hartzera deitu die nekazaritzako elikagaien kooperatibei

2017.eko apirilak 06

Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Federazioak bere Asanblada egin du gaur goizean, Arkauten. Bertan, Lan eta Justizia Saileko Gizarte Ekonomiaren Zuzendari Jokin Diaz egon da. Diazek 2018n onartzea aurreikusita dagoen Kooperatiben Legearen lanketan parte hartzeko gonbitea luzatu die kooperatiba horietako arduradunei. “Gure ateak zuen partaidetzara irekita daude” adierazi du, ondokoa gaineratu aurretik: “Ez dugu Lege berririk egingo, aipatuak kooperatiben munduaren babes garbia ez badakar”.
Gizarte Ekonomiaren Zuzendariak nekazaritzako elikagaien kooperatiben garrantzia azpimarratu du. Federazioak 63 kooperatiba hartzen ditu barne eta hauek 604 pertsonari ematen diete lana, 10.130 bazkide dituzte, bai eta 260 milioi euroko negozio-bolumena ere. Berak nabarmendu duenez, halere, beren garrantzia ez da datu hutsetan oinarritzen, “sektorea baloratzeko arrazoi ugarietan baizik”; ondokoak, esaterako: “beren kalitatezko produktu naturalen garrantzia, biztanleria landatarraren mantentzea, paisaiaren kontserbazioa eta, gehienbat, enpresen errentagarritasuna, denboran zehar iraun eta biztanleriak landa eremuan eta landa eremutik bizitzeko aukera izan dezan, duintasunez eta nobleziaz”.
“Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren xedea da kooperatiben mundua eta bere balioak babestea, zabaltzea eta sustatzea”, adierazi du Jokin Diazek, zeinak gizarte ekonomia babesteko xedearekin Lan eta Justizia Sailak aurrerapausoak emateko duen gogo irmoa azaldu duen ere. Diazek, azkenik, etorkizunak ekarriko dituen erronkei aurre egitera dei egin dio sektoreari, "integrazioa eta elkar-lankidetza bultzatuz, heziketa eta berrikuntza areagotuz eta sektorea erakargarri bihurtuz gazte, emakume eta gizon gehiago erakartzeko”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak