Berriak Segurtasuna
Eu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak segurtasunaren erronka berriei erantzuteko polizien arteko lankidetza aztertu du

2017.eko apirilak 06

Parez Pare jardunaldiak

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak segurtasunaren arloan gure gizarteak dituen erronkei erantzuteko tokiko, autonomia-erkidegoko, Estatuko eta nazioarteko polizia kidegoen arteko lankidetza izan du aztergai Arkauteko gaurko jardunaldian. Segurtasunaren arlo guztiekin loturiko gaiak eztabaidatzeko Akademiak urtean zehar antolatzen dituen Parez Pare jardunaldien baitan egin da gaurko saioa.

Jardunaldiari hasiera eman zaio “Polizien arteko lankidetza eta kooperazioa: Euskadiko Poliziaren zerbitzuak koordinatzea” gaiari buruzko mahai-inguru batekin, eta honako bi ponentzi hauek aurkeztu dituzte: “Euskadiko udaltzaingoen koordinazioa”, Valladolideko Unibertsitateko Gizarte Psikologiako irakasle Josu Ortego Osak; eta “Ertzaintzaren eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen arteko koordinazioa", Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Polizia eta Segurtasuneko irakasle Francesc Guillen Lasierrak. Mahai-inguruaren moderatzailea Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartzia Azurmendi izan da.

Jardunaldian antolatu den bigarren mahai-inguruaren moderatzailea ere Rodrigo Gartzia Azurmendi izan da, eta gaia izan du “Europako eta nazioarteko polizien arteko lankidetza:  mugaz haraindiko lankidetza operatiboa”. Mahai-inguruan bi ponentzia aurkeztu dituzte: “Poliziaren eta epailetzaren arloko lankidetza zigor arloan Europar Batasunean”, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle Nicolás Alonso Moredak; eta “Mugaz haraindiko polizien arteko lankidetzari buruzko lege-xedapenen alderdi operatiboak / Agentzien arteko lankidetza operatibo eta taktikoa nazioarteko testuinguru konplexuan”, Hendaiako Polizia eta Aduana arloko Lankidetzarako Zentroko (CCPA) José Luis Aira ertzainak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak