Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintza 2017ko Itzuliarekin

2017.eko apirilak 05

Trafikoko Unitateko motor-gidariek gaur goizean prestatu dute Arkauten Gasteiz eta Donostia arteko gaurko etapa

2017ko Euskal Itzuliko segurtasunaz arduratzen diren Ertzaintzako Trafikoko Lurralde Unitateetako motor-gidariek gaur goizean egin dute Arkauten, Arabako Lurralde Unitatearen instalazioetan, Itzuliaren Gasteiz eta Donostia arteko etaparen, hirugarrenaren, aurreko ohiko brieffinga.

Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak, Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenak hartu dute parte eguerdiko ordu batean etapa hasi aurretik egin den lan-topaketan. 

Bileran gaurko ibilbidearen ezaugarriak aztertu dira, eta, antolatzaileekin, Ertzain-etxeetako baliabideekin eta etapan zehar igaroko diren herrietako udaltzaingoekin koordinatuta, polizia-dispositiboko agente bakoitzak izango dituen betebeharrak zehaztu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak