Eu

Datorren larunbatean Vitoria-Gasteizen egingo den topaketak 2017-2020 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia berrirako ekimenak ekarriko ditu

2017.eko apirilak 05
  • Lide Amilibia: “boluntariotzaren sentsibilizazioa, bisibilizazioa eta espiritu transformatzailea, gizarte-erakundeak eta etorkizunarekin eta gizarte-berrikuntzarekin erlazionatutakoa azpimarratuko dira”.
  • Gizarte Politiketako sailburuordea 2013. eta 2016. urteen artean garatutako boluntariotzaren etapa aztertu duen Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren buru izan da gaur goizean

 

VG 2017/04/05

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia 2013. eta 2016. urteen artean garatutako boluntariotzaren etapa aztertu duen Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren buru izan da gaur goizean. Bertan, 2016-2020 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia berriaren oinarriak ezarri dituzte. Horretarako, administrazio publikoen, gizarte-erakundeen eta boluntario taldeen 280 bat ordezkarik ideiak proposatuko dituzte datorren larunbatean, apirilaren 8an, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egingo den topaketan. Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal bertan izango da.

 

“Datorren larunbatean Arabako hiriburuan izango den hitzordu horretan —adierazi du Lide Amilibiak— aktiboki parte hartuko dute administrazioek eta boluntarioek, 40 eztabaida-mahaitan bilduta. Mahai horietan, sei edo zazpi laguneko taldeetan, boluntariotzaren sentsibilizazioa, bisibilizazioa eta espiritu transformatzailea, gizarte-erakundeak eta etorkizunarekin eta gizarte-berrikuntzarekin erlazionatutakoa azpimarratuko dituzte.

 

Gaur goizean Lakuan egin den bileran, hirugarren sektore sozialaren, Eudelen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak izan dira, Olatz Garamendi, Iosu Zubiaga eta Lide Amilibia sailburuordeekin batera.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak