Eu

Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordea (2017/4/10)

2017.eko apirilak 10

Artolazabal: “Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema gutxieneko estaldurak bermatzen dituzten unibertsalizazioan eta kohesioan kokatzen da”

  • Agerraldia legebiltzarreko batzordearen aurrean
  • “Urtea amaitu aurretik estaldura-zerrenden goi maila lortzetik gertu egongo gara”

 

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek aipatu du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak “gutxieneko estaldurak bermatzen dituzten unibertsalizazioaren, ekitatearen, kohesioaren, lankidetzaren eta kalitatearen ildoan kokatzen dela, eta urtea amaitu aurretik, estaldura-zerrenden goi maila lortzetik gertu egongo garela”.

 

Legebiltzarreko batzordearen aurrean egindako agerraldian, Artolazabalek adierazi du, Gizarte Zerbitzuen plan estrategikoaren aurreikuspen nagusien barruan, zerbitzuen deszentralizazioan aurrera egiten ari direla, eta zerbitzu horiek ezartzeko biztanleriari dagozkion ustezko irizpide egokienetara hobeto egokitzen ari direla.

 

“Aurreikusitakoaren arabera, ustez egonkortuak ez dauden zerbitzuak sustatzen ditugu. Horrela, zaintzaileak babesteko eta atsedena emateko behar bezalako sistema eta bizitza independenteari babesa emateko sistema edukiko ditugu. Eta mendetasuneko, desgaitasuneko, babesgabetasuneko eta  bazterketako esparru guztietan autonomia prebenitzeko eta sustatzeko estrategia jarraituko dugu”, adierazi du Artolazabalek.

 

Sailburuak hauxe gaineratu du: “urtearen amaierarako erreferentziako pertsona profesionalaren figura, kasuaren koordinazioa —sektoriala eta sektore artekoa— eta laguntza soziala garatuta egongo dira, ekimen pribatuaren eta hirugarren gizarte-sektorearen parte-hartzearekin”.

 

“Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langileen lana ere funtzio hauetara bideratzen dugu, eta udalaren eskuduntzako zerbitzuak, oro har, indartzen ditugu, arretarako eredu komunitarioaren barruan” gaineratu du Artolazabalek.

 

Urte honetarako Gizarte Zerbitzuen estrategiaren aurreikuspenen arabera, Beatriz Artolazabalek hauxe iragarri du: “Herritarren artean Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ezagutza —bere prestazioekin eta zerbitzuekin— , eta hauek eskuratzeko modua asko zabaldu da, baita pertsonekin eta familiekin batera burutzen duen esku-hartzean haien parte-hartzea ere. Modu horretan zerbitzua jasotzen dutenen eta erabiltzaile-taldeen gogobetetzea handitu egin da”.

 

“Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak —bereziki desgaitasuna duten pertsonen eta adinekoen arretaren esparruan, egoitza-arretatik hasita—, arreta goiztiarreko esku hartze sozialeko zerbitzua eta “ordainketa partekatua” arautzen dituzten dekretuak garatzen jarraitzen dugu. Horretarako, kasuaren koordinazioari lotutako prozeduren eta tresnen multzoa zabalduko dugu, banakako laguntza-plana barne hartuta”, zehaztu du Artolazabal sailburuak.

 

Artolazabalen ustez “urtea amaitu aurretik Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazioak emateko behar diren baliabide ekonomikoak aurreikusiko dira, badauden finantziazio-tresnak mantenduz, eta egonkortuak ez daudela uste diren zerbitzu eta prestazio ekonomikoak sustatzeko “funtsa” eratuz”.

Legebiltzarraren aurrean egindako agerraldian Artolazabalek hauxe definitu du: “gizarte-zerbitzuen arloan etengabeko plangintza sistema bat, aldian-aldian eskaintza ezagutu eta egokitzeko balioko duena, ahal denean, beharren bilakaerari aurrea hartuz”.

 

Ikuspegi estrategikoa

Gaur egungo testuinguru sozioekonomikoa, diagnostikoa eta maparen proiekzioak eta memoria ekonomikoa kontuan hartuz, Planaren aurreikuspenak zabaltzeko, Artolazabalek hauxe planteatu du: "Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazio ekonomikoen multzoa eskuratzea bermatzeko beharra, eskuratzeko baldintzak betetzen dituzten eta hala eskatzen duten pertsona guztiei. Horretarako, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazio ekonomikoen estaldura mapan aurreikusitakora egokituko da, baita Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazio ekonomikoak ere, lurralde bakoitzak libre dituen plazen edo erabiltzaileen edo hartzaileen kopurua kontuan hartuta”.

 

“Eredu komunitarioa eta ikuspegi sustatzailea eta prebentiboa bultzatzen ari gara, baita zerbitzuen deszentralizazioa ere, ahal dugun heinean haiek deszentralizatzen urratsak emanez, jada badauden baliabideen kokapena ere kontuan hartuta” esan du Artolazabalek.

 

“Epe labur, ertain eta luzeko zaintza informala ere mantentzen dugu, zaintzaileei babesteko eta atsedena emateko zerbitzuak indartuz, eta zaintza informaleko ereduen dibertsifikaziora eta eboluziora egokitzeko babes formala sendotuz” gaineratu du Artolazabal sailburuak.

 

Artolazabalek azpimarratu du “estrategia hauen bitartez, ez dela bakarrik pertsonen bizi kalitatea eta, ahalik eta autonomia handienarekin, hauen gizarteratzea hobetzen laguntzen, baizik eta epe labur, ertain eta luzera, gizarte-zerbitzuen eta zerbitzu sanitarioen premia handiagoa saihesten dela”.

 

Planean jasotzen dira Sailaren zerbitzu eta prestazio ekonomikoei buruz herritar guztiei zuzendutako informazio-ekintzak burutzea, sartzeko baldintzak eta prozedura, eta baliabideak ondo erabiltzeko beharra, baita baliabideak errazago eskuratzera zuzendutako beste ekintza batzuk ere.

 

“Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema erantzukizun publiko, unibertsal, zuzen, bateratu, kolaboratibo eta kalitatezko sistema gisa bermatuko dugu”, gaineratu du Artolazabalek.

 

Planaren egitura bost ardatzetan kuantifikatu du Sailburuak: arreta unibertsalizatzea, lurralde-antolamendua eta zuzentasuna hura eskuratzeko; eredu komunitarioa finkatzea eta garatzea eta, bereziki, arretaren pertsonalizazioa eta ikuspegi prebentiboa; sistemaren barne-antolaketa eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren kudeaketa- eta gobernu-sistemaren garapena; baliabideak optimizatzea, baliabideak beharretara egokitzea, eta eraginkortasuna eta efikazia hobetzea; eta beste sistema batzuekin kooperatzea. Gainera, Planean 32 helburu estrategiko biltzen dira. Bertan finkatzen dira ardatz bakoitzean eman beharreko aurrerapauso zehatzak eta aipatutako helburuak lortzeko 90 ekintzak.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    📌 Declaraciones en comparecencia en comisión parlamentaria de la Consejera Artolazabal. Más detalles 🔗 https://t.co/IcJInQdwck 🔗

Ekitaldiko kargudunak