Eu

Prentsaurrekoa: Aste Santuko kanpainaren aurkezpena

2017.eko apirilak 06
  • Egun horietan, 10 bisitaritatik 8 estatuko gainerako txokoetatik etorriko dira.
  • Aste Santuko kanpaina estatu mailako turistari zuzendutakoa da eta esperientzien turismoa nabarmendu nahi du.
  • Saila turistentzat kalitate oneko seinale homogeneoak eta erabilgarriak prestatzen ari da.

Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburuak, Isabel Muela Sailburuordearekin batera aurkeztu ditu gaur Bilbon hondartzak turistentzat seinaleztatzeko proiektu berria, Aste Santurako hotel-okupazioen aurreikuspena eta egun hauetan zehar Euskadi jomuga gisa sustatzeko publizitate-kanpaina.

Surfa egiteko hondartza nagusiak seinaleztatzeko, hondartzaren ezaugarri nagusiak, morfologia, olatuak, korronteak, segurtasun-aholkuak eta surfaren kodearen funtsezko alderdiak adieraziko dira. Horrez gain, Sailburuak adierazi duenez, bisitarientzat interesezko informazio turistikoa eskainiko du, ingurune horretako planak eta baliabideak zehaztuta.

Ildo horretatik, eta Euskadik seinalizazio gardena, bateratua, egituratua eta adostua izan dezan, Retortillok azpimarratu du “Euskadirentzat turismo-seinalizaziorako proiektu batean” lanean ari direla, eta orain hasiko dutela proiektuaren fase teknikoa. “Gure ustez, funtsezkoa da hori, eta hala eskatu digu sektoreak orain arte egin ditugun bileretan; turistentzat seinaleak homogeneizatzeaz gain, turistarentzat baliabide erabilgarri bihurtzeko tokirik egokiena zein den aztertzea ere badagokigu”.

Aste Santurako aurreikuspena

Hotel-okupazioaren aurreikuspenari dagokionez, Destino Bilbaoren zifren arabera, Aste Santuko ostegunetik larunbatera bitarte % 92koa izango da. Hoteles de Gipuzkoa eta Aspegiren zifren arabera, bestalde, ostegun eta larunbata artean okupazioaren % 90 betetzea espero da. Bi kasuotan, pasa den urteko antzeko zifrak dira eta azken uneko erreserba kopurua handia da.

 

Arabako Errioxan okupazio-aurreikuspena % 95ekoa da, ostegunetik hasi eta astelehenera bitarte. Orokorrean, erreserbak azken unekoak dira eta, nagusiki, bisitarien % 80 estatukoak dira eta % 20 nazioartekoak. Landa-etxe eta -ostatuei dagokienez, Nekaturren arabera, 2016ko Aste Santuan lortutako okupazio-maila gainditzea espero da. Une honetan % 85,38ko okupazioa aurreikusten da lau gauetarako: % 83,74 Araban, % 83,37 Bizkaian eta % 86,82 Gipuzkoan. Azken uneko erreserbak falta dira.

 

Aste Santuko publizitate-kanpaina

 

Muela sailburuordeak aurkeztu du Aste Santuko kanpaina. “Bizi Euskadi esperientzia” izango du leloa, eta online, irrati eta telebista bidez Euskadi bera eta Euskadik dituen aukerak ezagutaraziko dira estatu mailako turisten artean eta oporrak lurraldean igaroko dituztenen artean.  

“Datuen arabera, turisten % 55ek informazioa Interneten bilatzen dute eta, beraz, Internet bidezko publizitatea nabarmendu dugu, ahalik eta eragin handiena lortzeko, kopuruari eta azken uneko erabakiei dagokienez”, azaldu du Muelak.

Halaber, kanpainak telebistaren aldeko apustua egin du eta, horretarako, estatuko telebista-kateetan eguraldiaren iragarpeneko karetak eta saioan bertan aipamenak egingo dira. Isabel Muelak gastronomiaren garrantzia azpimarratu du “turistek gu bisitatzeko arrazoi nagusiak direlako city break delakoa, touring-a eta enogastronomia”.

Bestalde, Saileko teknikariek turismoa sustatzeko egindako lana ezagutarazi nahi izan dute eta Euskadi esperientzia bizitzera gonbidatzeko irratietako iragarki laburrak aurkeztu dituzte, beren oporrak Euskadin igarotzea erabakitzen duten bisitariak erakartzeko.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @a_retortillo
    2017.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: “Las previsiones de ocupación de #SemanaSanta alcanzan el 90%” explica el consejero @a_retortillo ➡ https://t.co/Tf7v8EsNOB

  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    “Las previsiones de ocupación de #SemanaSanta alcanzan el 90%” explica el consejero @a_retortillo ➡ https://t.co/Tf7v8EsNOB

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak