Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2017/4/7)

2017.eko apirilak 07

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek erantzuna eman diete legebiltzarkideek Kontrolerako Osoko Bilkuran eginiko galderei eta interpelazioei.

Galdera, Alfonso Alonso Aranegui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, DSBEaren erreformari buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak Euskadiko gizarte-politiken ereduaren aldeko konpromisoa hartuta duela, eta esan du “Estatuan erreferentzia” dela eta “euskal herritarren elkartasuna” sinbolizatzen duen sistema dela, eta “babestea eta eguneratzea” dagokigula eta “sistemarekin denok harro egon beharko” genukeela. Alde horretatik, azaldu du datorren asteartean onartuko den Aurrekontuan 400 milioi eurotik gora esleitzen zaizkiola DBEri, 2008an baino bi aldiz gehiago, alegia.  

Bestalde, maiatzaren 15ean aurkeztuko dute Eusko Legebiltzarrean egitura erreformatzeko proposamena, hiru helburu dituen hausnarketan oinarrituta: gehien behar duten pertsonei arreta ziurtatzea, jasotzaileen marjinazioa ez kronifikatzea eta laguntzak eraginkortasun handiagoz kudeatzea iruzurra saihesteko. Urkulluk, bestalde, azaldu du DBEren tramitazioan kalitate-ziurtagiri bat lortzeko helburua jarri diola “bere buruari” Exekutiboak. 

Galdera, Leire Pinedo Bustamante EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kupoaren negoziazioetan Legebiltzarrari legokiokeen eginkizunari buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi du 10 urtean ez dutela ados jartzerik izan, baina azkenean egiaztatu ahal izan dela aurrera egiten ari direla Eusko Jaurlaritzako eta Gobernu zentraleko lan-batzordeetako negoziazioak, bai 2007tik likidatzeko dauden Kupoen likidazioaren arloan, bai 2017-2021eko Kupoa zehazteko metodologia ezartzeko oinarrietan. Eta esan du aurrera egin dela Enplegu Politika Aktiboak eta Europako Gizarte Funtsa likidatzeko bidean ere. 

Lehendakariak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren asmoa da akordio batera iristea, “Espainiako Gobernuarekin harremanak normalizatzea eta finantzetan dauden desadostasunak erregularizatu ahal izatea, aldebiko harreman eraginkorraren bidea finkatzeko”. Alde horretatik, Ekonomia Itunaren eta Kupoaren alde legebiltzar-taldeek bete duten eginkizun aktiboa ere aipatu du, “Euskadik gai honetan asko jokatzen baitu”, esan du.

Galdera, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Jaurlaritzaren aurrekontuak onartzeko PPrekin sinatutako akordioari buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu du 2017ko Aurrekontua, lehenengo aldiz 11 milioi eurotik gorakoa dena, onartzeko lortu den akordioa “positiboa" dela, eta egonkortasuna bermatzen duela eta Osasunaren, Hezkuntzaren eta Gizarte Babesaren arloan oinarrizko gizarte-zerbitzuetarako baliabideak gehitzeko aukera ematen duela.  Bestalde, “lagungarria da kalitatezko enplegua sortzen jarraitzeko ere”, esan du, besteak beste, 2017-2020 aldirako Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programari esker. “Baliabide ekonomiko gehiago daude, ez dago inolako murrizketarik”, erantsi du.

Urkulluk gogoratu du Eusko Jaurlaritzak jarrera “irekia” izan duela “alderdi guztiekin” Aurrekontuaren inguruko negoziazioetan, eta jarrera horixe bera izango duela legealdi osoan, asmoa baita akordioak zabaltzea, nahiz eta “errealismoa eta erantzukizuna” eskatu dituen. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    [VÍDEO] Pleno de Control (07/04/2017). Respuestas a preguntas e interpelaciones de los grupos parlamentarios ➡ https://t.co/eVen1iGbjx

  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    [BIDEOA] Kontrolerako osoko bilkura (2017/04/07) Legebiltzarkideek egin dituzten galderen/interpelazioen erantzunak➡ https://t.co/ay25a3WKxr

Ekitaldiko kargudunak