Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eman dio amaiera Kursaalen Elkargiren enpresa-topaketari

2017.eko apirilak 05
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak eman dio amaiera Elkargi elkarren bermerako sozietateak antolatuta Donostiako Kursaaleko auditorioan egin den XXVIII. Enpresa Topaketari.  Lehendakariak gogoratu du, krisiaren urterik gogorrenak gainditu ondoren, Euskadi hazten eta langabezia murriztea lortzen ari dela, eta une honetan 2013an baino 50.000 pertsona gutxiago daudela langabezian. Erronka, esan du, gazteei lan-aukerak eskaintzea da, eta, horretarako, konfiantza eskatu die enpresei, oso argi izanda gazteak lan-munduan txertatzea “lehiakortasunaren eta hazkundearen faktore” bat dela.

Elkargiren Batzarrean lehendakari gisa lehenengo aldiz parte hartu zuenetik lau urte igaro direnean, Urkulluk berak azpimarratu du Euskadi “hobeto” dagoela, enpresak lehiakorrak direla eta gero eta presentzia handiagoa dutela atzerrian, gazteak ondo prestatuta daudela, bakean bizi garela, egonkortasun instituzionala bermatuta dagoela, kontuak onbideratuta daudela eta kalitatezko zerbitzu publikoak ditugula. “Aukera honi etekina atera behar diogu, beraz, herri hau ez baita gure herria bakarrik, gure seme-alabena ere bada, eta aurkitu duguna baino Euskadi hobea uztea dagokigu”, erantsi du.

Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna, hala ere, kalitatezko enplegua sortzea da oraindik ere, eta helburu horrekin onartu berri da Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa, helburuetako bat duena 20.000 gaztek izatea lehenengo lan-esperientzia. Alde horretatik, konfiantza eskatu dio enpresa-egiturari gazteak kontratatu ditzan; izan ere, “gazteak lehiakortasunaren eta hazkundearen faktoreetako bat dira”, esan du. Lehendakariak, bestalde, jakinarazi du enpresak Euskadin finkatzeko eta errotzeko lana eraginkorra izan dadin, Eusko Jaurlaritza beste funts publiko-pribatu bat ari dela diseinatzen.

`HEMEN DUGU ETORKIZUNA’ ENPRESA TOPAKETA

Hemen dugu etorkizuna da gaur egindako Enpresa Topaketaren edizio honetako titulua. Topaketan ekonomia eta finantzen, enpresa-kudeaketaren, gizarte-sareen, zientziaren, irakaskuntzaren eta gizartearen arloko hainbat pertsona ospetsu izan dira, besteak beste, Bankiako presidente José Ignacio Goirigolzarri, Espainia eta Portugalerako LinkedIneko zuzendari Sara Harmon eta Manuel E. Patarroyo, malariaren aurkako txertoa sortu duen PgD immunologoa eta Asturiaseko Printze Saria.

Topaketari amaiera emateko ekitaldian lehendakariarekin batera izan dira Eusko Jaurlaritzaren beste hainbat ordezkari ere: Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu eta Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San José. Beste erakunde batzuen izenean bertan izan dira Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Donostiako alkate Eneko Goia, José Antonio Ardanza lehendakari ohia, Elkargiko presidente Josu Sánchez eta ohorezko presidente Victoriano Susperregi.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @directivosADYPE
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari ha clausurado en el Kursaal el encuentro empresarial de Elkargi https://t.co/YFBmau5wCh

Ekitaldiko kargudunak