Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Nekazaritzako elikagaien industrian berrikuntza jorratzearen alde egin du Pilar Unzaluk Kalitatea Sarietan

2010.eko azaroak 09

Sailak 25 milioi euro bideratuko ditu, EAEko elikagaiak sustatu, eraldatu eta merkaturatzeko

Andoni Luis Aduriz, Udapa Kooperatiba eta Igor Yebra dantzaria izan dira Kalitatea Sarien 7. edizio honetako irabazleak. Sari hauen helburua nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako kalitateko euskal produktuak bultzatzen lagundu duten pertsona edo erakundeei merezi duten aitormena adieraztea da. Era berean, hasieratik bertatik sariek nahi izan dute sektoreko elkargune bat izan eta bertan ekoizleek kalitatearen alde egunero egiten duten lana aitortu.

Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak azpimarratu egin du EAEko nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzaren arloan berrikuntza sustatzearen garrantzia, eta nabarmendu egin du Eusko Jaurlaritzak sektorearen garapen jasangarriarekin duen konpromisoa.

Pilar Unzalu izan da buru, Gasteizen, 2010eko Kalitatea sariak ematean, eta adierazi du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu-proposamenean sartu diren 25.000.000 euroekin agerian utzi dutela sail honek nolako apustua egiten duen, produktu horien kalitatea nahiz berrikuntza, merkaturatzea eta lehen eraldaketa sustatzeko.

"Gure produktuen ekoizpen-prozesuak nahiz azken itxura berritzea, hori delako balio erantsia emateko modua eta garai berrietara egokituko diren formatu berriak eskaintzeko modua" baieztatu du sailburuak.

Argudio-lerro hori erabili du epaimahaiak Kalitatea sarien zazpigarren edizioan saritu direnak hautatzeko: Andoni Luis Adurizi, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien kalitatearen irudia hedatzeagatik; UDAPA Arabako Patata-ekoizleen Elkarteari, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien kalitatea hobetzeko egin duen apustuagatik; eta Igor Yebrari, pertsonaia publiko nabarmenaren saria, sektorearekin zuzeneko harremanik ez duen arren Euskal Autonomia Erkidegoari oso loturik jarraitzen duelako, bere balioak sustatuz.

Kalitatea hobetzen eta Eusko Label bezalako ezaugarriak garatzen Kalitatea Fundazioak egiten duen lan garrantzitsua gogorarazi du Pilar Unzaluk, kontsumitzaileentzat berme eta segurtasun erreferentzia bilakatu dela eta.

Sailburuak oroitarazi duen bezala, "egunean baino egunean gehiago arduratzen gara gure mahaiaz, gure elikaduraz. Jendartearen kontsumo-ohiturak aldatu egiten dira, eta nekazaritzako elikagaien gure sektoreak arreta paratu behar du aldaketa horietan, eta dinamikoa izan, uneoro kalitaterik onena eta produkturik onena eskaintzeko".

3 iruzkin
  • @EuskoLabel
    2010.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    Nekazaritzako elikagaien industrian berrikuntza jorratzearen alde egin du Pilar Unzaluk Kalitatea Sarietan http://tinyurl.com/36ujqoy

  • @EuskoLabel
    2010.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    Pilar Unzalu apuesta por la innovación en la industria agroalimentaria en la entrega de los VII Premios Kalitatea http://tinyurl.com/36bqphl

  • @sagudino
    2010.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    Aduriz, UDAPA e Igor Yebra los premiados en esta 7ª edición de los Premios @Kalitatea. Zorionak !! / @euskolabel @Irekia http://kcy.me/qkr

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu