Eu

Galesko Gobernuko ordezkariek Euskadi bisitatu dute Estatuarekin harremanak arautzen dituen zerga eta finantza araubidea ezagutzeko

2017.eko apirilak 06

-      Zenbait bilera izan dituzte Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko eta Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordeko ordezkariekin

 

Galesko Gobernuko ordezkaritza bat Euskadin dago, ondo ezagutzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Gobernuaren arteko Ekonomia Itunaren zerga- eta finantza-araubidearen ezaugarriak, eta Ogasunarekin eta Aurrekontu Politikarekin lotutako alderdiak.

2016an sortua, Galesko Ogasun Ministerioa (Welsh Revenue Authority) bere zerga propioak biltzen hasiko da 2018ko apiriletik aurrera, 2014an adostutako zerga-deszentralizazioaren ondoren

Bilera gaur goizean egin da Eusko Jaurlaritzaren egoitzan eta Galesko Gobernuko ordezkaritza kide hauek osatu dute: Aurrekontu Politikako arduradun Margaret Davies, Politika Fiskal eta Araudiko arduradun Georgina Haarhoff, Ogasun Ministerioko zuzendari Dyfed Alsop, Programen arduradun Claire McDonald eta Inbertsio Estrategikoen arduradun Neil Butt.  

Eusko Jaurlaritzaren aldetik, hauek izan dira partaideak: Ekonomia eta Aurrekontu sailburuorde Alberto Alberdi, Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuorde Juan Miguel Bilbao , Zerga Administrazioko zuzendari Itziar Agirre eta Aurrekontuen zuzendaria Hernando Lacalle. Gainera, Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordeko Gabriel Casado eta Isaac Merino ordezkarien presentziarekin amaitu da bilera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak