Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Koopera kooperatiba bisitatu du bere 25. urtemugan

2017.eko apirilak 05

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Kooperaren tratamendu-plantan izan dira gaur, kooperatibak 25 urte bete dituela ospatzeko antolatu diren ekitaldien barruan. Lehendakariaren esanetan, enpresaren eguneroko jarduna inklusioa eta gizarteratzea sustatzen dituen ekonomia sozial eta solidarioaren eredu da, eta, alde horretatik, adierazi du bere ustez ere enplegua dela gizarte-politikarik onena. Hain zuzen ere, helburu horrekin gogoratu du Eusko Jaurlaritzak onartu berri duela Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko 2020rako Esparru Programa.

Koopera irabazi asmorik gabeko eta gizarte-ekimeneko kooperatibek eta Caritasek sustatutako gizarteratze-enpresek osatzen dute, eta bere xedea da gizarte-bazterkerian jausteko arriskua duten pertsonak gizartean eta lan-munduan txertatzen laguntzea.  Horretarako, hainbat eratako jarduerak jartzen ditu abian: ingurumen-zerbitzuak, berrerabiltzeko eta birziklatzekoak, kontsumo jasangarria, prestakuntza, pertsonentzat arreta eta bere helburua betetzen lagundu dezaketen beste hainbat. Gaur egun kooperatibak 382 pertsonari ematen die lana Euskadin, eta horietatik % 55 gizarteratze profiletakoak dira.

Gaur bisitatutako plantan, zehazki, era guztietako ehun-gaiak, tresna elektroniko txikiak, jostailuak, liburuak eta bazarreko objektuak kudeatu daitezke. Lehendakariak aurrez aurre ikusi ahal izan du nola kudeatzen eta tratatzen diren kantauriar eskualdeko 284 herritan dauden 981 edukiontzietatik plantara iristen diren kamioiek ekartzen dituzten 12.000 tona hondakinak. Jasotako hondakinen % 60 berrerabili egiten da Kooperak Txilen eta Errumanian dituen bi proiektuetako batean, % 30 birziklatu egiten da lankide dituen enpresen bidez eta gainerakoa balorizazio energetikorako prestatzen da.  

Lehendakariak balioetsi nahi izan du lankidetzan jarduteko eta, aldi berean, lehiatzeko gai den eta ingurumenaren ikuspegitik jasangarria den gizarte-proiektu honen bideragarritasuna, bai eta inklusioarekin eta gizarteratzearekin hartuta duen konpromisoa ere. “Gure herria gizartearen ikuspegitik hain aurreratua zuen proiektuaren eredugarritasunari esker da”, esan du. Alde horretatik, eta gizarte-politikarik onena enplegua dela oinarritzat hartuta, gogoratu du Eusko Jaurlaritzak onartu berri duela Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren arloko 2020ko Esparru Programa, eragile sozialekin, enpresarialekin eta ekonomikoekin lankidetzan “inor atzean geratu gabe ongizate-mailarik onena” lortzea helburu duena. 

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ppatxiku
    2017.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu Lehendakariak Koopera kooperatiba bisitatu du bere 25. urtemugan ➡ https://t.co/SQsq6iKxr7 https://t.co/BD4zB3FaKC

  • @nmelg
    2017.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @CaritasVitoria: El Lehendakari ha visitado la cooperativa Koopera en su 25 aniversario https://t.co/rNw1sKlqrD @RedKoopera

  • @caritas_bizkaia
    2017.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    CaritasVitoria: El Lehendakari ha visitado la cooperativa Koopera en su 25 aniversario https://t.co/22JwtpZFpu RedKoopera

  • @CaritasVitoria
    2017.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari ha visitado la cooperativa Koopera en su 25 aniversario https://t.co/rNw1sKlqrD @RedKoopera

  • @Ingurukomej
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu Lehendakariak Koopera kooperatiba bisitatu du bere 25. urtemugan ➡ https://t.co/SQsq6iKxr7 https://t.co/BD4zB3FaKC

  • @Ingurukomej
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha visitado la cooperativa Koopera en su 25 aniversario ➡ https://t.co/5z7nTiKWTn https://t.co/xxDwv6

  • ana
    2017.eko apirilak 05

    pues me alegro mucho uf aun continuo con las turbas mi maestro Javier mi compañero me esta volviendo loca ,hoy miércoles dia 5 hemos tocado los dos , el viernes dia 7 su cumple el no sabe lo que le espera ,el jueves dia 6 la celebración de su cumple mañana , le voy a tocar las turbas cuanto pueda @iurkulu a seguir trabajando

  • @aideac
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha visitado la cooperativa Koopera en su 25 aniversario ➡ https://t.co/5z7nTiKWTn https://t.co/xxDwv6

  • @kepamartinez
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu Lehendakariak Koopera kooperatiba bisitatu du bere 25. urtemugan ➡ https://t.co/SQsq6iKxr7 https://t.co/BD4zB3FaKC

  • @kepamartinez
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha visitado la cooperativa Koopera en su 25 aniversario ➡ https://t.co/5z7nTiKWTn https://t.co/xxDwv6

  • @forokoop
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu Lehendakariak Koopera kooperatiba bisitatu du bere 25. urtemugan ➡ https://t.co/SQsq6iKxr7 https://t.co/BD4zB3FaKC

  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu Lehendakariak Koopera kooperatiba bisitatu du bere 25. urtemugan ➡ https://t.co/SQsq6iKxr7 https://t.co/BD4zB3FaKC

  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu ha visitado la cooperativa Koopera en su 25 aniversario ➡ https://t.co/5z7nTiKWTn https://t.co/xxDwv6Rita

Ekitaldiko kargudunak