Berriak Hezkuntza
Eu

71.670 euro Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionaletarako (Gobernu Bilera 2017-04-04)

2017.eko apirilak 04

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. Agindu horien bidez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza profesionalak eskaintzeko baimendurik dauden ikastetxe pribatuei diru-laguntzak emateko deia egiten da.

Agindu honek, 71.670 euroko zenbateko globala hartzen duena, aipaturiko ikastetxeen langile-kostuak finantzatzeko laguntza ekonomikoak ematea du helburu, betiere, 2016-2017 ikasturtean diru-laguntzarik ez badute jaso Hezkuntza Sailetik.

Egun, titulartasun pribatuko hiru ikastetxek eskaintzen dituzte Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza profesionalak Euskadin, honako eremu hauetako titulazioekin: argazkigintza, grafiko-publizitarioa, ilustrazioa, animazioa, dekorazio-lanen proiektuak eta zuzendaritza. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko