Eu

Gardenara —informazio publiko garrantzitsu guztia biltzen duen Eusko Jaurlaritzaren Gardentasun ataria— egindako bisitak hirukoiztu egin dira (Gobernu Bilera 2017-04-04)

2017.eko apirilak 04

Gainera, erakunde publikoen esku dagoen informazioa eskuratzeko eskubide berria gauzatuz, herritarrek egindako informazio ofizialeko eskaeren kopurua bikoiztu egin da

Gaur Gobernu Kontseiluak onartutako “Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buruzko 2016ko balantze-txostenaren” datuak dira

Eusko Jaurlaritzarentzako oso positiboa da Euskadik, 2016an ere, Transparencia Internacional España entitateak egindako ebaluazioan 100 puntutik 100 puntu atera izana. Horrela, gardentasunaren eta gobernu zuzenaren kulturan aurrera egiteko konpromisoa berresten du Jaurlaritzak

Gaur egindako bileran, Gobernu Kontseiluak “2016ko Balantze-txostena: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buruzkoa” txostena onartu du. Eusko Jaurlaritzak dokumentua bigarren urtez osatu du, 2015eko urtarrilaren 13an, informazio publikoaren sarbideari, publizitate aktiboari eta gardentasun nahiz gobernu onaren kulturan aurrera egiteari dagokionez funtzionamendu-neurriak onartu zituenean hartutako konpromisoa betez.

www.euskadi.eus webgunean jada herritarrek eskuragarri duten dokumentuak nota altua ematen dio Eusko Jaurlaritzak egindako lanari, publizitate aktiboarekin, gardentasunarekin eta parte-hartzearekin, eta gobernantza onaren irizpide berriekin lotuta herritarren eskubide berrietan aurrera egiteko garaian.  Izan ere, Transparencia Internacional España erakunde independenteak baloratutako autonomia-erkidegoen sailkapenean Eusko Jaurlaritzaren lidergoa azpimarratu da 2016ko balantzean: Iaz Euskadi, adierazleen ebaluazio kuantitatiboan, 100 puntutik 100 puntu berriro atera zituen autonomia-erkidego bakarra izan zen.  

GARDENTASUNAREN ATARIA: GARDENA 

2015. urtean, Eusko Jaurlaritzak Gardena sortu zuen, Euskal Administrazio Publikoaren gardentasunaren ataria. Herritarrek atari hau eskuragarri dute eguneko edozein ordutan, edozein lekutatik eta edozein gailuren bidez. Bertan on line eskuragarri dago herritarrentzako informazio publiko garrantzitsu oro. Gaur onartutako balantzearen arabera, 2016an bisitak hirukoiztu egin ziren: % 192 hazi ziren

GAIA

2016

2015

Gardena webgunea oro har

16.173

5.532

Gardentasunari buruzko eduki orokorrak

2385

850

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

8359

1715

Autonomia-erkidegoari buruzko informazioa

1283

1422

Gardentasun ekonomikoa eta finantzarioa (urteko kontuak eta aurrekontuak, aurrekontua gauzatzea…)

954

729

Harremanak herritarrekin eta gizartearekin

659

593

Zerbitzuak eta hornidurak kontratatzea (lizitazioak, kontratuak, hitzarmenak…)

582

584

Lurraldearen antolamendua, hirigintza eta herrilanak (lurralde-antolaketako plana, ingurumena babesteko eta baliabide naturalak antolatzeko planak, azpiegitura estrategikoetako obrak…)

162

198

 

INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA: ZUZENEAN

Era berean, 2016ko balantzean ikusi da 2015ean Eusko Jaurlaritzak ezarritako beste prozedura bat finkatzen ari dela: informazio publikoa eskuratzeko eskubidea gauzatzeari erantzutea. Prozedura hori Zuzenean izeneko Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bitartez bideratzen da. 2016. urtean 67 eskaerari —2015ko eskaeren bikoitza baino gehiago— erantzun zitzaien: 

 

2016AN ERANTZUNDAKO INFORMAZIO ESKAERAK

(Eusko Jaurlaritza)  

EUSKO JAURLARITZA

2016KO ESKAERAK

2015EKO ESKAERAK

Informazio guztia eskuratzeko aukera

51 (% 76,1)

22 (% 73,3)

Erantzuteko daudenak (2016)

2 (% 2,9)

(-)

Onartu gabeak (*)

6 (% 8,9)

3 (% 10)

Desbideratuak edo Uko eginak

8 (% 11,9)

1 (% 3,3)

GUZTIRA

67 (% 100)

30 (% 100)

(*) 6 eskaera ez dira onartu: informazioa ez zutelako, informazio osagarria zelako edo errepikatutako eskaera zelako

  

2016AN ERANTZUNDAKO INFORMAZIO ESKAERAK

(Sailen arabera) 

SAILA

2016KO ESKAERAK

2015EKO ESKAERAK

Lehendakaritza

0

1

Administrazio Publikoa eta Justizia

16

6

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

3

7

Enplegua eta Gizarte Politikak

3

1

Ogasuna eta Finantzak

3

1

Hezkuntza, Hizkuntza Politikoa eta Kultura

5

2

Segurtasuna

2

2

Osasuna

17

4

Ingurumena eta Lurralde Politika

18

6

GUZTIRA

67

30

2016an, gainera, emandako erantzunarekin ados ez zeuden herritarren 9 erreklamazio egin ziren. Erreklamazio horiek Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeak aztertzen ditu. Organo independente hau iaz jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzak. 

 

PUBLIZITATE AKTIBOA

Gainera, 2016an, Eusko Jaurlaritzak jauzi kualitatiboa eta kuantitatiboa eman zituen bere gardentasun-atarian herritarren esku jartzen zuen informazioari zegokionean. Hala, Gardenan honako gai hauen inguruko informazioa barne hartu, zabaldu eta hura eskuratzeko erraztasunak eman dira:

  • Kontratu txikiak: 2016an Eusko Jaurlaritzako sail desberdinek egindako mota honetako 3.102 kontratu argitaratu ziren. 
  • Emandako laguntzak eta diru-laguntzak: webgunean diru-laguntza beraren onuradunak eta pertsona fisiko edo juridiko berari emandako diru-laguntzak bilatzeko aukera ematen duen aplikazio informatiko zehatz bat ezarri da. Gainera, datu globalak hobeto ulertzeko, zenbait irudikatze grafiko egin dira.
  • Erakundeen organigramak, funtzioak eta kargu publikoen katalogoko ibilbide profesionala: gai honi buruzko informazioa, oso-osorik, komunikazio irekiko gidan argitaratzen da.
  • Lanpostu, bateragarritasunei buruzko ebazpen, ordainsari, kargua uztearen ondoriozko kalte-ordain eta abarri buruzko zerrenda: enplegatuekin zein kargu publikoak betetzen dituzten pertsonekin lotuta, herritarren intereseko datu askoren argitalpena egunero eguneratzea automatizatu da.
  • Eusko Jaurlaritzako kideen bidaia-gastuak.
  • Urteko eta hainbat urtetako planak eta programak, eta betetze-mailaren adierazleak eta emaitzak
  • Gobernu Programaren jarraipena.
  • Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari buruzko erregulazioarekin, osaketarekin, aktarekin eta ebazpenekin lotutako informazioa biltzeko webgunea eratu da.
  • Legegunea: Euskadin aplikatzekoa den araudi guztia argitaratzen den ataria berregituratu eta zabaldu da.
  • Garrantzi juridikoko informazioa: txostenak, ebazpenak, akordioak, jarraibideak, aginduak, lege-aurreproiektuak, etab. 
  • Hitzarmenak eta kudeaketa-mandatuak: 2015ean erregistratutako 113tatik 2016ko 382tara pasatu da. 

Gainera, informazioa argitaratzeko modua kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du 2016an egindako esfortzuak ondorengo alderdiak hobetzera bideratu direla: 

  • Informazioaren osotasuna: informazio mota bakoitzari buruz ahalik eta datu gehien argitaratzeko lan egin da, kalitate handienarekin eta jatorrizko iturrietara jotzen saiatuz. 
  • Argitaratzeko lekua: informazioaren eguneratze hobea bermatzeko, informazio bakoitza berau sortu duen webgunean argitaratu da eta sarrera orokorreko beste puntu batzuetatik partekatu da.
  • Aurkezpena: euskadi.eus-eko homeek Gardena atalera sarrera asko, sinpleak eta ikusteko errazak dituzte, atari publiko guztietatik informazio garrantzitsua eskuratzea errazteko.
  • Argitaratze zuzena eta zeharkakoa: argitaratze zuzenak (dokumentuak, taulak…) eta zeharkako sarbideak (bilatzaileak) bateratu dira, erabiltzaileek informazioa modu errazenean bila dezaten.
  • Egitura: informazio bateratua eskuratzen laguntzeko egitura logiko bat erabili da.
  • Eskuragarritasuna: azken hilabeteetan Gardena ataritik hasi eta, gehienez, 5 klik eginez, nahi ditugun datuetara edo dokumentuetara iristen saiatu gara.
  • Argitasuna: Eusko Jaurlaritzak gai honetan aurre egin behar izan dion erronka handiena izan da. Informazioa argi eta ulertzeko moduan argitaratu ahal izateko, testuetan azalpen-iruzkinak, irudiak edo grafikoak erabili dira.
  • Berrerabiltzea: Datu gehienak berriro erabiltzeko formatutan eskaintzeaz gain, 2016an, Eusko Jaurlaritzaren Open Data Euskadi atariak eskaintzen dituen dataseten katalogoa asko zabaldu zen.   
  • Eguneratzea: esparru honetan egindako lanaren helburu izan da, argitaratutako informazioarekin batera, argitaratutako datuen azken eguneratzearen data ezartzea. Eta gaur egun Eusko Jaurlaritza jada badagoen informazioa berehala eskuratzetik hurbil dago.

DATUAK FORMATU IREKIAN ETA BERRIRO ERABILTZEKO MODUAN: OPEN DATA EUSKADI

Era berean, Eusko Jaurlaritzari positiboa iruditu zaio Open Data Euskadi atari ofizialean, formatu ireki eta berrerabilgarrian, datuak eskura jartzeak izandako bilakaera. 2016an aurreko urtean baino 171 dataset gehiago argitaratu ziren. Kopuru horri esker, Eusko Jaurlaritza berriro buruan jarri da Estatuko www.datos.gob.es webgunean dataset gehien argitaratzen dituen datuen iturriari dagokionean.

2016an Eusko Jaurlaritzak abian jarritako bi proiektu azpimarratzea ere garrantzitsua da:

- Open Data Euskadiren datuen katalogoan beste euskal administrazio publikoen datuak federatzeko proiektua.

www.euskadi.eus helbideko webguneetako informazioaren zati handi bat elkarri lotutako datu moduan eskaintzeko ekimen aitzindaria. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arl_63
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi vuelve a obtener un 100 sobre 100 en la evaluación de '#Transparencia Internacional España' ➡ https://t.co/gUzHz0aGy9

  • @AsierAranbarriU
    2017.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi vuelve a obtener un 100 sobre 100 en la evaluación de '#Transparencia Internacional España' ➡ https://t.co/gUzHz0aGy9

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi vuelve a obtener un 100 sobre 100 en la evaluación de '#Transparencia Internacional España' ➡ https://t.co/gUzHz0aGy9

Komunikabideek behera kargatzeko