Berriak Lehendakaritza
Eu

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana 2017-2020 aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak

2017.eko apirilak 05

-        Lau urterako jarduketa integral baten proiektu bat da, bai ETAren indarkeriaren amaieraren agendari bai bizikidetzaren aldeko erronka berriei erantzuten diena

-        Bizikidetza adostua sustatzea da zeharka baldintzatzen duen helburua: gizartearen elkar hartzea

-        Jarduketa-programak 14 ekimen hartzen ditu barnean, hiru agertokitan egituratuta: iragana, oraina eta etorkizuna

-        ETAren armagabetzea indarkeriaren amaiera ordenatuaren funtsezko giltzarria bada, Planaren asmoa da beharrezko giltzarri guztiak biltzea bizikidetza normalizatua eta memoriaduna lortzeari begira

Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak, Eusko Jaurlaritzaren 2017-2020 Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana aurkeztu du, gaur goizean. Aurkezpena Lehendakaritzan izan da eta bertan Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria ere egon da.

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen aldeko Plana hiru atal nagusitan egituratzen da. Lehenik, Esparru Orokorra, diagnostikoarekin eta oinarriekin taxutua. Bigarrenak Oinarrizko akordiorako tresnak du izena eta printzipioen eta proposamenen katalogo bat aurkezten du, bizikidetzaren eta giza eskubideen inguruko adostasun-ibilbide bat partekatzeko. Planaren hirugarren atalak jarduketa-programa hartzen du, 14 ekimen biltzen dituena, ekintza zehatzetan adieraziak, beste bi ekintza operatiborekin batera.

Dokumentuaren hirugarren atal hori hiru agertokiren gainean proiektatu eta egituratzen da, agertoki bereizi bezain elkarlotuak izanik: indarkeriaren amaiera ordenatuarekin lotutako hiru ekimen (iragana), bizikidetzaren normalizazioarekin lotutako hiru ekimen (oraina), eta bizikidetzaren aldeko erronkekin konpromisoa hartzen duten bederatzi ekimen (etorkizuna).

Informazio gehiago:

Prentsa oharra osoa

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana

Planaren zatien eranskinak

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak