Berriak Herrizaingoa
Eu

Terrorismoaren biktima izan diren ertzainak omenduko dituzte bihar Arkautin

2010.eko azaroak 09

Ertzaitzaren historian zehar ETAren biktima izan diren agenteei omenaldia egingo zaie bihar (asteazkena) Arkautiko Ikastegian. Azaroaren 10ean terrorismoaren biktimak gogoan izateko "Oroimenaren Eguna" ospatuko da eta ordurako prestatu diren ekitaldietako bat izango da hau. Lehendakaria bertan izango da, zendu eta zauritutako ertzainen senideekin, instituzio ezberdinetako ordezkariekin eta Ertzaintzako agintari nagusiekin batera. 

Lehendakaria iritsi bezain laster, 13:00etan, hasiko da ekitaldia. Akademiako patioan egingo da, eraildako ertzainen omenez jarritako sugarraren ondoan.

Ertzaintzako Zuzendariak emango du hasierako agurra eta berehala, erakunde ezberdinek adostu duten testua irakurriko dute Intxaurrondoko Guardia Zibilaren egoitzaren aurkako ETAren atentatuan, 2000. urteko azaroan, zauri larriak izan zituen Ertzaintzako agente batek eta 1997ko urrian Bilboko Guggenheim Museoaren ondoan hil zuten Txema Agirre Larraona ertzainaren alargunak. Segidan, Patxi Lopez Lehendakariak hildako agenteak gogoratuko ditu eta gizarte osoaren partez eskerrak emango dizkio Ertzaintzari egunez egun askatasunaren alde eta terrorismoaren aurka borrokatzeagatik.  

Ekitaldia lore-eskaintza batekin bukatuko da. Bertan bildutako senideek arrosa zuri bat utziko dute zendutako ertzainak gogoratzen dituen monolitoaren ondoan; Lehendakaria eta Herrizaingo sailburua izango dira loreak utziko dituzten lehenak.

Horrez gain, ETAk 1985etik hona hil dituen 15 agente, agintari eta Herrizaingo Saileko buruen izenak erakutsiko dituen monolito berri bat ere inauguratuko dute omenaldian zehar.

Oroimenaren Eguna

Terrorismoak EAEn hil dituen pertsona guztiak gogoratzeko euskal instituzioek bihar "Oroimenaren Eguna" ospatzea adostu dute eta aipatutako ekitaldia, biktimen alde egingo diren omenaldietako bat izango da. Aurretiaz, eraildako agenteak banan-banan gogoratzen zituen Ertzaintzak, bakoitzaren heriotzaren egunean ekitaldi bat eginez. Baina, joan den urtean egin zen Arkautin ertzain guztiak batera omendu zituen lehen ekitaldia.  

Ertzaintza bere sorreratik, 1982an, ari da EAEtik terrorismoa desagertu dadin borrokan. IA hogeita hamar urteotan hil dituzten 15 agente, agintari eta Herrizaingo Saileko buruei, gehitu behar zaizkie ekintza terroristen ondorioz zauriak edo ezintasunak jasan dituzten hainbat agenteren izenak. Izan ere, bere historia osoan zehar, ETAren eta bere inguruko kale-borroka taldeen helburu nagusienetako bat izan da Ertzaintza.

ETAk hil dituen Ertzaintzako agenteak

1985eko martxoaren 7an: Bere autoan jarri zioten bonba-lapa batek eztanda egin ostean zendu zen Juan Carlos Diaz Arkotxa Ertzaintzako superintendentea, Elorriagako udalerrian Araban. 

1986ko azaroaren 2an: Lucio Aginagalde industria-burua askatzea lortu zen operazioan hil zen Genaro García de Andoain, Ertzaintzako Gaien Ordezkari Nagusia zena. ETAko terroristek egindako tiroek hil zuten Ubidean, Bizkaian. 

1988ko urriaren 16an: Juan Jose Pacheco Cano ertzaina Legazpin (Gipuzkoa) hil egin zen Madril-Irun trenbideko tunel bat miatzen ari zela lehergailu batek eztanda egin ostean.

1989ko maiatzaren 24an: Luis Hortelano García Ertzaintzako lehergailu-teknikaria eta Polizia Nazionaleko agente bi zendu ziren Zorrotzan (Bizkaia) jarritako bonba-auto bat miatzen ari zirenean.

1991ko irailaren 1ean: Alfonso Mentxaka Lejona ertzaina zendu zen Bilbon "Bizkaia" komandoko kideekin izandako tiroketa batean.

1993ko azaroaren 26an: Ertzaintzako sarjentua zen Joseba Goikoetxea Asla bere auto barruan tiroz hil zuten Bilbon. 

1995eko abenduaren 10ean: Iñaki Mendiluce Etxebarria eta Jose Luis González Villanueva ertzainak Itsasondon (Gipuzkoa) erail zituzten eskopeta batekin hainbatetan tiro eginez.

1996ko martxoaren 4an: Ramón Doral Trabadelo ertzaina hil egin zen Irunen autoan jarrita zuen lapa-bonba batek eztanda egin ostean.

1997ko urriaren 14an: Txema Agirre Larraona ertzaina tiroz hil zuten Bilboko Guggenheim Museoan egindako atentatu saiakera batean.

2000ko otsailaren 22an: Arabako PSEko idazkari nagusia, Fernando Buesa Blanco, eta bere bizkartzaina zen Jorge Díez Elorza Ertzaintzako agentea hil ziren Gasteizen, ondotik igarotzean bonba-auto batek eztanda egin ostean.   

2001eko martxoaren 9an: Ertzaintzako patruilentzat tranpa bezala jarritako bonba-autoetako bat lehertzean erail zuten Andoainen Iñaki Totorika Vega ertzaina.

2001eko uztailaren 14an: Gipuzkoako Ikerketa Unitateko burua zen Mikel Uribe Aurkia komisariordea ETAko kideek metraileta batekin tirokatuta hil zuten Leaburuko udalerrian, Gipuzkoan.

2001eko azaroaren 23an: Beasainen (Gipuzkoa) Ana Isabel Arostegi Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo Ertzaintzako agenteak terrorista bik hil egin zituzten bidegurutze batean trafikoa bideratzen ari z

Iruzkin bat
  • @juleniturbe
    2012.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    Videos interesantes con título que no aporta nada como contenido - Gobierno Vasco Irekia http://t.co/x1YiFfdp #propaganda

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria