Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Itelazpik Zuhaitz Eguna ospatu du Down Sindromearen Fundazioarekin

2017-04-03

Herri desberdinetako Ikastoletako ikasleek ehunka zuhaitz landatu dituzte Itelazpik kudeatzen dituen zentroen lurzoruetan.

Itelazpik antolatzen dituen 2017ko Zuhaitz Eguneko jardunaldietan, "Euskal Herriko Down Sindromearen eta bestelako Adimen Urritasunen Fundazioko" nagusientzako prestakuntza modularreko18 ikaslek, beren 3 irakaslek lagundurik, hainbat hamarnaka zuhaitz (Bertako Haritzak, Ametzak eta Urkiak) landatu zituzten Itelazpik kudeatzen duen Ganguren zentroko lurretan.

Itelazpiko Zuzendari Nagusia den Juan Jose Baños Loinazek ongi etorria eman ondoren, Ingurumeneko Arduradunak Itelazpik kudeatzen dituen komunikazio zentroetan egon daitezkeen sistema desberdinak eta sistema hauekin ematen diren zerbitzuak azaldu zituen.

Bestalde, Ingurumen Zientzietako lizentziatu batek hitzaldi bat eman zien partaideei, non egin beharreko landaketari buruzko eta landare motei buruzko azalpenak, landare motaren zergatia, bertako florari errepasoa eta Ingurumenarentzako onuraren azalpenak eman zizkien.

Horrela Itelazpik, ingurumenarekiko errespetua gazteen artean dibulgatzearekin duen konpromisoa mantentzen eta sendotzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)