Eu

Bingen Zupiria sailburuak Korrika 2017an hartu du parte, Hendaia eta Irun artean

2017.eko apirilak 04

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Korrika 2017an izan da gaur, Hendaia eta Irun artean. Berarekin batera beste erakundeetako ordezkariak izan dira, baita euskalgintzaren arloko ordezkariak ere. Santiago Zubiaren inguruan egin da euskararen aldeko lasterketa herrikoi honen 1198. kilometroa, euskararen inguruko batasuna eta lankidetza ordezkatu nahi izan duen kilometro bat.

Zupiria sailburuak lasterketa honen garrantzia nabarmendu du: “Egun hauetan euskararen lurraldeak zeharkatzen ditu 11 egunez Korrikak, eta oso egoera soziolinguistiko ezberdinak ezagutzen ditu lasterketak. Euskararentzat zailagoak diren lekuetan arnasa eta festa da ekimen hau; ilusioa darama leku horietara, euskarari lotutako ilusioa, eta euskararentzat errazagoa izango den etorkizun bat pentsatzera garamatza. Azken hamarkadotan lortu dugu euskararentzat zailagoak ziren lekuak errazago bilakatzea; oso bilakaera positiboa izan dugula harro esan dezakegu. Hori posible izan da gizarteak euskararen biziberritzearekin bat egin duelako, bakoitzak bere erritmora, bestela ezinezkoa izango zatekeen erakundeentzat bide horri ekitea. Etorkizunari begira, euskararentzat bide eta aukera berriak irabazten jarraitu behar dugu, denon artean eta betiere gizartearekin bat”.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @loo__r
    2017.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Bingen Zupiria Sailburuak @korrika 2017an hartu du parte, Hendaia eta Irun artean ➡ https://t.co/Yb1XFGhM1s #Euskara 🏃🏽‍♀️🏃🏽 h…

  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    Bingen Zupiria Sailburuak @korrika 2017an hartu du parte, Hendaia eta Irun artean ➡ https://t.co/Yb1XFGhM1shttps://t.co/zzbLM6buVK

Ekitaldiko kargudunak