Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak astelehenean ekingo dio berriz ere kukutxeztularen aurkako txertoa euskadiko haur guztiei jartzeari, eta atzeraeraginezko izaerarekin

2017.eko apirilak 01

Datorren astelenetik aurrera Osakidetzak kukutxeztularen aurkako txertoa Euskadiko haur guztiei jartzeari ekingo dio berriz ere, eta atzeraeraginezko izaerarekin Europa osoan egondako horniduraz gabetzearen ondorioz oroitzapeneko dosia sei urterekin jaso ez zuten haurrei. 

Kukutxeztula, orokorrean, ez da gaixotasun larria; urte batetik beherako haurrentzako, ordea, oso arriskutsua da. Horrenbestez, haurdunei txertoa jartzeaz haratago, Osasun Sailak eta Osakidetzak nabarmendu nahi izan dute gurasoek bere bizitzako lehen bi hilabeteen barruan jarri beharko lioketela lehen txerto hori jaioberriari, oso garrantzitsua baita babes egokia bermatzeko.  

Era berean, eta Osasuneko Sailburu Jon Darponek berak orain dela gutxi iragarri zuen bezalaxe, denbora honetan zehar oroitzapeneko dosia 6 urterekin jaso ez duten 30.000 haurrak, guztira, egunera jarriko dira Euskadiko txerto egutegiak adin horretarako aurreikusten duen errefortzu osagarriari dagokionean.  Kasu honetan, hiru egoera aurreikusten dira: 

Lehena;2015eko irailaren 14an behin-behineko etena indarrean jarri zenetik 2015eko abenduaren 31ra arte oroitzapeneko dosia jaso ez zuten haurrak. Gurasoek osasun zentrora deitu beharko dute, beren seme/alabek txertoa jaso dezaten. 

Bigarrena; oroitzapeneko dosia 2016en jaso behar zuten haurrak. Kasu honetan, txertaketa haurren eskoletan egingo da.

Hirugarrena;oroitzapeneko dosia 2017n jaso behar luketen haurrek ohikoa den bezala jasoko dute txertoa.        

Era honetan, Euskadiko txerto egutegia osotasunean leheneratuko da, zeinak estaldurarik zabalena eta hoberena dutenen artean dagoen Estatu eta Europa mailan: % 90etik gorakoa, eta % 96tik gorakoa txerto garrantzitsuenetan. Aipatu egutegia 2015en handitu zen dagoeneko, kukutxeztularen aurkako txertoa haurdunei jartzeko gomendioaz gain programan ordurako sartuta zeuden haurrentzako txerto ezberdinen -giza papilomaren aurkakoa, esaterako- ereduetan, adinetan eta administrazio-dosietan aldaketa entzutetsuak sartuz; edo pneumokokoaren aurkako txertoa sartuz ere. Azkenik, heldu osasuntsuentzako txerto egutegi bat sartu zen lehen aldiz, bai eta arrisku taldeentzako gomendio zehatzak ere. 

 Izan ere, prebentzioa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren lehentasun nagusienetako bat izaten jarraituko du: txerto egutegiari dagokion aurrekontu-sailak gora egin du aurten ere eta 11 milioi euroko mailatik gertu geratu da, aipatu txertaketa-jarraibide berrien kostuari aurre egin ahal izateko. 

 

Bilbo, 2017ko apirilaren 1ean

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pediaguibel
    2017.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza reanuda la vacunación de la tosferina a toda la población infantil vasca y con carácter retroactivo https://t.co/hzjJ2NC7qV