Berriak
Eu

Txile eta Peruko ordezkaritzak “Bilbo efektua” lurrikaran gehien zanpatutako eskualdera dakar

2010.eko azaroak 08


Bilbao Ria 2000 eta Zorrotzaurreko proiektuaren kudeatzaileek kolapso baten ostean eskualdea nola garatu eta indartu azaldu dute

Eusko Jaurlaritzako Txile eta Peruko ordezkaritzak,  Talcahuanoko Andres Bello Unibertsitatearekin batera, "2030 Talcahuano-Bilbao; Berreraikuntza eta aukera" seminarioa antolatu dute, eta bertan hainbat enpresa zein erakunde bildu dira eraberritze modelo ezberdinak alderatzeko, ekintza ezberdinak ezagutzeko eta Txileko hegoaldean dagoen eskualde honen etorkizunak izan ditzakeen aukerak eztabaidatzeko.

Otsailaren 27an gertatu zen lurrikararen ondorioz, Bio-Bioko eskualdeak industria, merkatu, kultura eta hezkuntza ondarearen %20 galdu zuen. Milioi bat biztanle dituen eskualdea Txileko industria garapen polo nagusia da, eta lurrikara geroztik bizi duten egoerak etorkizunera bistan eraberritze inteligentea garatzeko erronka dakar.

Bilboko "berpizkunde"aren berri zuzenean emateko, eta baita etorkizunari begira Bilbok dituen proiektuak azaltzeko, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak "Bilbao Ria 2000"ko Begoña Crespo eta Zorrotzaurre proiektuko Carlos Sindegonbidatu zituen seminariora; lehenak "Bilboko berreraikitze eta kudeaketa estrategikoaren" inguruan mintzo egin zuen. Bigarrena aldiz, etorkizuneko proiekzioetaz  mintzatu zen, egun gainbeheran dagoen zonalde konkretuan.

 


 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eusko Jaurlaritzako Txile eta Peruko Ordezkaritza