Eu

Izaskun Urien, urrezko domina industri harremanen eta laneko zientzien merezimendu profesionalari

2017.eko apirilak 02

Aurreko legealdian, OSALAN, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen buru zela egindako lanaren aintzatespena

Orain Lan Harremanen Zuzendari den Izaskun Urienek “Industri Harremanen eta Laneko Zientzien Merezimendu Profesionalaren Urrezko Domina Sari Gorriarekin” jaso du. “Industri Harremanen eta Laneko Zientzietako Lizentziatuen Kontseilu Nagusiak urtero ematen dituen sarietako bat da, eta aurreko legealdian OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen buru zela egin zuen lana aintzatesten du.

Izaskun Urienek Oviedon jaso du sari hau, “Jornadas Técnicas de Prevención de Riesgos Laborales y Responsabilidad Social Corporativa” jardunaldiaren 18. edizioaren ekitaldian.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak